Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Xaian xiberotarrez kantari
Martxoaren 1ean, ostiralarekin, kontzertu-afari ederra izan zen Pausuko Xaia ostatuan. Altzükütarrak taldea izan genuen kantari eta animatzaile, bertara hurbildu ziren guziek izugarri gozatu zuten haien kantuak entzunez eta baita kantatuz. Afariko menua sagarnotegietako ohikoa izan zen: bakalau-moleta eta txuleta. Ostatua leporaino betea egon zen, bai mahaietan jarririk, edo mostradore...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Matalaz pastorala prestatzen ari dira Musik'alde eta Oilarrak taldea.
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a Mus txapelketa Errugbi taldeak antolaturik mus txapelketa otsailaren 24an Lur Berri gelan iragan da. 50 pare baziren, talde anitz izanez berant bukatu da. Eyherabide aita-semeek Maeva eta Lorearen kontra irabazi dute. Final ttipian, irabazleak Oberson Hegoa eta Urrutia Maxime, Etcheverry Antton eta Iribarren Oihanen parean zituztela. Errugbi elkartea izigarri kontent zen holako jendeketa etorri baita. Ondotik bazen ostatu eta talo xingarrarekin, umore onean bukatu da...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Mus txapelketa - Euskalypus - Formakuntza - Kirola
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Bellevuen, martxoaren 30etik, maiatzaren 12a arte, Pablo Elizagaren margoak egunero ikusgai izanen dira (11:00-18:00), salbu asteartean.
Margoen bidez pilotariak, bainulariak, arrantzaleak, surflariak... agertzen dira. Euskal Herriarentzat duen atxikimendua, indarra, poesia, nostalgia eta modernitatea agertzen ditu, istorio bat kontatzen balu bezala. 1930eko hamarkadako euskal eskolako pinturaren segitzailea, eragin artistiko anitzez elikatua, bere estilo propioa sortzen du, formatu...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Musika klasikoaren kontzertua
Martxoaren 8an (20:00), "LaBoite à Rêves" (ametsen kutxa) izenburuarekin, ikusgarri gaitza eskainia da Larreko kulturgunean. Euskal Herriko Orkestrak Fruity Pebbles, Marc Mellits-en obra aurkeztuko du, ondotik Trio n1, Dimitri Chostakovitch-en sorkuntza, bururatzeko Trio, Maurice Ravel ziburutar musikari ospetsuaren obra. Balio ote du oroitaraztea azken hau Bolero xelebrearen sortzailea zela....
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Mugaz gaindiko partzuergoa
Otsail hasieran, Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko partzuergoan presidente eta presidenteordeak hautatuak izan dira. Igor Enparan Hondarribiko auzapeza presidente izendatua izan da, Kotte Ecenarro Hendaiatik eta Cristina Laborda Irunetik lehen eta bigarren presidenteordeak. Bilkura horretan, hainbat gai aipatuak izan dira, besteak beste aho batez erabaki da kultura, euskara, kirola eta turismorako kontsortzioko programak egiteko lau lan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016