Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Hirugarren adineko "Gogotik" elkarteak egin du urteko biltzar nagusia joan den ibiakoitzean. Elkarte horrek bereganatzen ditu Iholdiko, Armendaritzeko eta Landibarreko adin ederreko partaideak. Beraz, berehala erraiteko, jende multxo ederra bildu da urteko gora beheren entzuterat. Ondotik, bazkaria izanez, erranen dugu mahainean doi bat gehiago bazela.
Biltzarrera jinez, urteko harat hunatak, lehendakari den Maryvonne Doyhenart-en ahotik entzun ditugu: bi ateraldi, ortzegunetako...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Iparra-Hegoaren aste nagusia
Aurten 27. Iparra-Hegoaren aste nagusia martxoaren 3tik 10era izanen da, Seguran. Horra egitaraua: martxoaren 3an, igandearekin, Kuxkuxtu txarangak eguerdiko poteoa alaituko du. Martxoaren 4an, astelehenarekin, Urruñako haurrei harrera eta hamaiketakoa (11:00), ondoren bisita gidatua. Segurako eskolara bisita (14:30), bertan elkar ezagutzeko aurkezpen eta jolasak. Buruhandiak plazan (17:00). Hitzaldia...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Obrak Ahaize auzoan
Astelehenean Ahaize auzoan hasi dira obra handiak eta hiru hilabete iraunen dute. Elektrika eta telefonoko hariak lurperatuko dituzte, bai eta ur hodiak arraberrituko. Epe luze hortan traba handiak izanen dira, auzo hortako biztanleentzat, bai eta hortik iragan behar dutenentzat.
Asiako leizorra
Erle hazleen laguntzeko, Herriko Etxeak erabaki du Asiako leizorren kontrako zepoak banatzea etxe guzietarat, bai eta...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Korrika kulturala kari, martxoaren 1ean (18:30), mediatekan, Alex Artzelus-ek mintzaldia emanen du. "Garaziko euskararen ikasteko liburuaren nundik norakoak" gaiaren inguruan hitz-eginen du.
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Pilota argitan
Otsailaren 14an, Senpereko Gantxiki trinketak esku-huskako Federazioko final handiak errezebitzen zituen, gazteen mailan. Senpereri dagokionez, Oihan Iciaga eta Jokin Jaureguy kimuak mailan ari ziren, Noizbaiteko Irola-Amestoy eta Bonebeltcheren kontra. Partida ongi parekatua eta jokatua izan da, halere bukaeran gureek beren nagusitasuna erakutsi dute, 40/31 irabaziz. Baliteke esperantza handia bikote honen baitan, ez etsi!...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Amap
"Association pour le Maintien d'une AgricuLture Paysanne" (AMAP), duela kasik bi urte sortua, tokiko laborantxa iraunkorraren atxikitzeko, baigorriar elkarteak bere lana segitzen du, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko hurbiltasuna sustatuz. Lekuko ekoizpenekin osatu saskiak ortzegun arratsalde guziz proposatzen ditu, Herriko Etxeko plazan (18:30), barazki, fruitu, gasna, arroltze, haragi, oilasko, kontserba, jusa, erreximenta eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016