Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Oihenart idazlea Zuberoan aipatuko eta kantatuko da, Hebentik-en eskutik.
Korrika kulturala kari, martxoaren 2an (11:00), mediatekan, Gidor Bilbaoren ahotik: "Allande Oihenart mauletar idazlea" mintzaldia.
Martxoaren 3an (16:00), "Allande kantatuz": Pantxix Bidart, M. Gadou eta AH!, Maule gaineko elizan entzungai izanen dira.
Korrika Kulturala baitan, AEKrekin uztartuz egiten da, euskaltzaleen oihartzuna ere estimatuko...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Lehen sokorrien formakuntza (PSC1) eskainia izanen da Arrume gelan, martxoaren 2an (larunbata). Parte hartze saria 30 eurokoa da bakotxarentzat (errealki 55 euro gostatzen da formakuntza hori bainan herriak 25 euroren ordainketa hartzen du bere gain). Interesatuek beren izenak eman behar dituzte Herriko Etxean:
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a Biltzar publiko ''Se loger au pays - Herrian bizi'' plataformak, joan den asteazken arratsean Lapurdi gelan biltzar publikoa egin du, 40 bat entzule biltzen zirela. Plataforma hunen helburua da Euskal Herrian bigarren etxebizitzeri geldialdia emaitea. Dirudienez bigarren etxebizitzak, berdin kasik urte osoan hetsiak egoiten direnak, edo bakarrik udan kanpotiar batzuk baliatzen dituztenak, Euskal Herrian asko badira. Lehentasuna eman behar da etxebizitza...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Biltzar publiko - Parropiak - Mintzaldia - Pilota - Hondakindegia
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Otsail ostegunak: "Euskara gal-bidean, ahal-bidean, ala zabal-bidean?!"
Iñaki Iurrebaso soziologoa eta Plazara kolektiboko Eneko Gorrirekin aurtengo otsail osteguneko azken hitzaldia ostegun huntan ukanen dugu. Euskara zertan den eta zeri buruz ari den izanen da solasgaia. Huna nola Zabalikek aurkeztua duen.
"Maiz, euskaldunek, hizkuntzaren egoera optimismotik edo pesimismotik neurtzen dugu. Bihotzetik eta ustekerietarik egoeraren analisia argia egiten ahal...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Bertsulariak Izturitzeko merkatuan
Martxoaren 1a hilabeteko lehen ostiralean izanki, lekuko ekoizleen merkatu handia izanen da (18:00-19:30) Artetxea aitzinean. Aro euritsua edo hotza balitz barnean eginen da.
Karia hortara Iparraldeko hiru bertsulari ezagunen entzuteko parada eskainia zauku.
Merkatua bururatu eta, Maddi Sarrasua itsasuarra, Bittor Tikoipe amikuztarra eta Ramuntxo Christy aihertarra ariko zaizkigu eta ondotik denentzat pintxo eta trago...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Aniztasunaren Astea
Martxoaren 1etik 10era, Herriko Etxearen ekimenez Baionako elkarteak mobilizatzen dira, eguneroko tolerantzia eta elkartasun balioak sustatzeko, edozeinek bere lekua aurki dezan xedearekin. Ikuskizunak, hitzaldiak, erakusketak, eztabaidak, emanaldiak, proiekzioak eta eskoleri zuzendu aktibitateak iraganen dira. Hainbat gai jorratuko dira diskriminazio mota guzien aurkako borrokaz sentsibilizatzeko.
Urtero, hogeita hamar bat elkartek parte...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016