Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Kantaldia - Dolu

Zuraideko eliza bi egunez segidan ttikiegi agertu zaigu, tanpezmukuru bete baita gertakari ezberdinen karietara.

Kantaldia

Kantaldia zinez arrakastatsua izan da aitzineko igandean. Lehenik bi eskoletako haurrak kantuz gogotik arizan dira, Brililiak taldeari tokia utzi aitzin."Una Fiara Nova" Korsikako gazte taldeak publikoa xarmatu du, kantaldi hondarrean euskaraz ere ederki bospasei kantu emanez. Kostagaraia antolatzaile zen, herriko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Heriotze - Biztanle berrieri ongietorria - Kantaldia

Heriotze

Joan den astean, Hiriburun, Mayi Derguy 89 urtetan zendu zela jakin zen. Gazteko izena Sorhondo, Esnausu Auxoan sortua, lau haurren ama zen. Doluminak familiari.


Biztanle berrieri ongi etorria

Iragan ebiakoitzean, Erreka Gorrin, AIBA elkarteak antolaturik, azken urte hauetan gure ibarrerat etorri diren biztanle berrieri ongi etorria egina izan zaie. Karia hortarat, hiru Herriko Etxeen ordezkariek, xeheki beren herrien...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Bizkarsoro filmaren emanaldi berezia


Martxoaren 9an (17:00), Beskoitzeko ikastolak Bizkarsoro filmaren proiekzioa proposatzen du, Josu Martinez filmegilearen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Beltzagitea etxearen berritzeko obrak - Aihertar eta antzuolarrak Segurara - Mikel Harguindeguy eta Teo Etcheverry txapeldun - Irulegiko Irratiko kanpaina

Beltzagitea etxearen berritzeko obrak hasiak

Beltzagitea etxearen berritzeko Herriko Etxeak 2024 urtean indar guziak emanen zituela auzapezak erran zuen urte berritzeko agiantzen kari egin mintzaldian. Obra hauen kostua 941.110 eurora helduko da (zergaz kanpo). Herri erdian kokatua den etxe hunek euskarazko haurtzain etxe bat, medikuntzako langileen bulegoak, alokatzeko bizitegi bat eta gela komun bat aterpetuko ditu. Azpimarratzekoa da...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Asiar liztorrak - Otxaldetarrak: biltzar nagusia - Kantu afari airosa

Asiar liztorrak

Otsailetik maiatz hastapenera dira asiar liztorren erreginak gure etxe inguruetako arbola loredunetan haziko, gero beren kafirak ahal duten toki guzietan zabaltzeko. Horien harrapatzeko mementoa da beraz, liztor horiek ahal bezainbat desagerrarazteko edo bederen bakanarazteko. Herriko Etxeak abisatzen du badituela "tap-trap" izeneko tapa horiak, plastikozko botoila hutsen gainetan ezartzen direnak, botoila horiek erditik moztu gabe usaian egiten dugun...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Dolu

Ibargoitiko Marie-Louise Negelua, etxekandere xaharra 95 urtetan zendu da. Alta, aski atsegabe pairatu zuen bizitzan, urte guti barne alaba eta semea, biak gazte galdurik. Emazte xehea, isila, ama on gisakoaren oroimena uzten digu.

Ibargoitikoen bihozminari juntatzen gira.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016