Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Martxoaren 2an (19:30), merkatu estalian, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza talde ospetsuak entzuten ahalko dira. Gau horretan atera etekinak euskal preso eta iheslarien alde emanak izanen dira.
Txartela aitzinetik 10 eurotan eros daiteke: Ezpeletan Doxpi, Baionan Pirenes eta Zamain ostatuetan edo egunean berean 12 eurotan.
...Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Axuri'arte
Lehen aldikoz Xabi Berrouet autodidaktak argazki erakusketa presentatzen du, Axuri'arte gunean. Martxoaren lehenean ortziralez (18:00), estreinaldia iraganen da, etorri artistaren sustengatzera.
Armairu hustea
Mugitu kolektiboak martxoaren 10ean, igandez, egun guzian karitatezko armairu hustea antolatzen du, Goxo Leku elkartearentzat. Lur Berri gelan iraganen da, bainan denbora ederra baldin bada...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a
Zanpantzar plazan dute erreko
Hilaren 10ean, Urruñako ihautearen lehen zatia izan zen, goizean euri erauntsiak izan ziren arren, kaskarot eta zirtzil gazteak etxez etxe ibili ziren. Plazara eguerdian iritsi ziren, eta hantxe, euri azpian eta umore onez, ohiko erritualak bete zituzten. Haiekin batera, Iker Altuna eta Emaitz Murua bertsolariak ibili ziren irri-karkailak noiznahi piztuz. Hilaren 24an, larunbatarekin, Hazia kultur elkarteak antolatu Lapurdiko ihautearen...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a
Alda mugimenduak egoitza berria
Aldak, Baionan duen egoitzaz gain, bertze bat Hendaian ideki du. Horretarako, otsailaren 23an (18:00), lokalaren estreinaldirako denei idekia den gaualdi berezia antolatuko du. Lokala Irandatz auzoan kokatzen da.
Kontzertuak
Otsailaren 24an, larunbatean (18:00), Gaztelu Aretoan Reggae eta Dub estiloko musika onenen fusioa izanen da. "Lanetik Egina" eta "Eskifaia" elkarteek...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a
Elgenian, otsailaren 23an, bertsu saio baten entzuteko gomita zabaldua da. Haira Aizpurua eta Maialen Lujanbio bertsulariak hor izanen dira, Xalbat Alzugarai gai emaile ukanen dutelarik. Euskal Kultur Erakundea eta Bertsularien Lagunak dira antolatzaile.
...Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a
Heriotze
Iragan asteartean bere azken egoitzara eremana izan da Uztaritzeko aurpegi ezagun bat, Amédée Machicote 89 urtetan, mundu bat biltzen zela ehorzketako mezan. Sortzez itsasuarra, gazte denboran Aljeriako gerla jastatu behar ukan du. Lanbidez iturgina, bere bizi parte handiena Baionako ospitalean bere ofizioan ereman du. Yvette Larronde anderearekin 63 urte bazuen esposatua zela, alaba bat ukan du eta Purguko Sankastenea etxean bizi zen. Lanarekin batean,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016