Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Erakusketa lekuko artistekin

Erakusketa hau herriko sala handian antolatua izanen da, lekuko artistekin, martxoaren 3an, igandez (14:00). Artista frango hor izanen dira. Jada, ber gisako erakusketa antolatua izan da eta erakusleak arras kontent agertu dira, beren xokoan egin lanen baloratzeko aukera ukan baitute. Gainera, publikoaren erantzuna berehala senditzen dute.

Erakusketa hortan agertuko dira:

Margogintzan - Christian Saint-Marc, Miren Laxague, Mauricette Stevenot, Michèle Eneco,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Herrian egin inkestaren berri


Herriko Etxeak inkesta bat egin zuen, donibandarren gutun ontzietan, merkatuan eta saltegi aitzinetan banatua izan zena. Turisten beharrak zein diren jakiteko metodo berdina turismo bulegoan, hoteletan, kanpalekuetan eta geltokian eramana izan zen. Otsail hasieran emaitza horien berri emaiteko bilkura publikoa antolatua izan da.

Lehen inkestan 210 inkesta bilduak izan dira, horietan 124 donibandarren erantzunak, besteak herri auzoetakoak, bigarrenean 100 turistek parte hartu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a

Behi gizenen feria - Baionako besteri buruzko literatura lehiaketa - Korrika kulturala - Baionan Kantuz

Behi gizenen feria

Otsailaren 25ean, urtero bezala ihauteri garaian idien feria iraganen da. Roland-Barthes zelaigunean feria iraganen da (7:00-13:00), Uztaritzeko Kaskarot taldeak animaturik. Ondotik bazkari herrikoia, 10 euro pertsona bakoitz, apairuan egin benefizioak karitatezko elkarte bati emanak izanen dira.

Codega harategi familiari esker atxikia dena, Baionako behi gizenen tradizioa Kultura Ondare Immaterialaren Inbentarioan sartua...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 15a

Ihauteriak - Oroigarrizko plaka

Donibane Lohizune - Ziburu Ihauteriak

Otsailaren 16an ostiralarekin (19:00), Sorgin Gaua iraganen da Ziburuko plazan, bertan aperitifa, desfilea, mutxikoak eta kontzertuak izanen dira. Biharamunean, larunbatean (15:30), ihauteri nagusia eginen da, aurtengo gaia: "bidaia on!". Arratsaldean bi herrietako ikastolen dantza eta kantaldia izanen dira Ziburuko plazan, desfilea plazatik abiatu aitzin. Ondotik Zanpantzarren auzia eginen da Luis XIV plazan, Donibane Lohizunen....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 15a

Dantza ekitaldia - Jazz musikaldia - "Hotel Kalimutxo" antzerkia - Arrantzako artikuluen merkatua - Udako enpleguak - Hatsaren Poesia tailerra

Dantza ekitaldia Larrekon

Larunbatean, otsailaren 17an (17:00), "Mamuka" dantza ikuskizuna, haurreri itzulia dena, aurkeztua izanen da Larreko kulturgunean. Hemen argitan ezarria da naturaren hauskortasuna. Pantxika Teilleria, Elirale dantza konpainiaren zuzendariak sortu obra honek, ikusle gazteak nahi ditu inplikatu espazio naturalen zainketan. Herriko Etxeak antolaturik, erreserba Euskal Herrikoturismo bulegoetan.

Jazz musikaldia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 15a

"Andereño" ikusgarria


Otsailaren 23an ostiralarekin (19:30), "Andereño" txotxongilo ikuskizuna plazaratuko da Guy Poulou esparruan. "Anita Maravillas Teatro" konpainiaren eskutik, hitzik gabeko ikusgarria da, euskarazko kantuekin. Sei urtetik gorakoei zuzendua da, 55 minutaz iraunen du, tokiak prezio betean 5 euro kostako ditu. Erreserbatzeko: billetterie-ciboure.mapado.com.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016