Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 15a
Otsailaren 3an, arratsaldez, kasik ehun bat traktoredun elgarretaratu dira Bordazaharreko alorrean.
Denen artean, beren tresnekin, S.O.S. handia izkiriatu dute. Alor hori Amikuzetik eta Garazirat doan bide handi bazterrean da. Prentsa gomitatua zen eta entzun eta ikusi ahal izan dugu horgo mugimenduaren berri.
Elgarretaratze hunek berezitasun inportantea bazuen: ez zen sindikatuek muntatua, baizik eta kabala hazleek berek eta hori gauza ederra izan da.
Hemen...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 15a
Hartzaro festibala
Aurtengo Hartzaro festibalak arrakasta ona bildu du, Herri Soinu elkarteko lehendakari den Sandra Pochulu andereak segurtatu duen bezala. Arruntzako bi kontzertuek eliza osoki bete dute, biak giro onean iragan direla. Etxahun Barkoxekoari buruzko ikusgarriak ere Latsako gela bete du asteazkenean. Ortzegunean Hiribehere plazan beharra zen Tutak ikusgarria euriarengatik Kiroleta ezker paretara eramana izan da, bainan publikoa osoki jarraiki da....
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 15a
Hazparne - Azpeitia
Urteko biltzar nagusian, elkarteak jaz apailatu gertakarien bilduma egin du: eskolen arteko loturak atxiki dira, saskibaloiko 50 gazte Azpeitian izan dira, apirilaren 22ko kontzertua 600 pertsonaz goiti bildu dituena kausitze bat izan da. Ohartarazi da harremanek ekartzen dituzten garraio xahutzeetan herriak parte hartzen duela. Uztailaren 23an iragaiten den Baserritar Egunean izan dira Pena Idiak elkarteko 55 pertsona eta laborari batzu. Kontseilu...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 15a
"Otxalde" taldearen kontzertua
Otsailaren 16an (20:30), "Otxalde" taldearen kontzertua izanen da "La Perle" gelan. Erreserbatzeko, Herriko Etxea deitu 05-59-44-15-27, edo communication@saintpierredirube.fr. Tokiaren erostea Herriko Etxean bertan egin daiteke, astelehenetik ostiralera (8:30-12:30/13:30-17:00), salbu ostiraletan (16:30) arte. Egunean bertan ordu...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 15a
Ihauteriak
Joan den larunbatean herriko plazan beharrak zirenak, aro euritsuarengatik, barnean iragan dira.
Jendalde gaitza bildurik, herriko gela handian ihauteri giro beroa izan da bizpahiru orenez.
Arberoa ikastolako haurrekin abiatu zen pesta. Antzerki, kantu eta dantzaz osatua den "Hartzaro Ttipi" ikusgarria biziki polliki eman zuten, publikoarekin batean berak ere loriatuak zirela erakutsiz.
Ondotik Arberoako joaldunek bazterrak harrotu...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 15a
Herriko Etxeak euskararen plana adostu
Joan den astean, herriko kontseiluaren gai zerrendako 50 puntuen artean, hautetsiek aho batez "Euskararen Plan Zuzentzailea" bozkatu dute, zeinek zeharka euskararen aldeko arauak eta helburuak ezartzen dituen. Hizkuntzaren alde, Herriko Etxeak engaiamendua hartu du estrategia berria eguneratzeko eta finkatzeko, partaide desberdinekin erabilera bultzatzea ahalbidetuko duena.
Hizkuntza-politika plan berri hau, lankidetza...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016