Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a

Dolu

Urtarrilaren 27an, azken egoitzarat lagundu dugu Bernadette Etcheverry-Bortheiry, Amestoikoa. Ehorzketako mezan sekulako jendea bildu da, anitzek kanpoan egon behar ukan dute. Zeremonia iragan da kartsutasunik handienean, lekukotasun, otoitz eta kantuekin. Sei haurridetarik laugarrena zen. Gazterik etxeko segida hartu zuen. 1974an esposatu zen eta alaba bat eta hiru seme ukan zituen. Emazte langilea, luzaz ere ostatuetan zerbitzuan ibili da. Barkatzen ez duen gaitz batek eraman du, 71 urte...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a

Sortze - Kantu afaria - Sagarnotegirat ateraldia - 4L Trophy

Sortze

Marthaeneko Alexandre Loquet eta Mathilde Orgogozok ongi-etorria egin diote Emma alabari. Urtarrilaren 28an sortu da. Goresmenak aitameri eta agiantza zoriontsuenak sortu berriari.

Kantu afaria

Otxaldetarrak elkarteak kantu afaria antolatzen du Noblianean otsailaren 17an, larunbat arratsez (19:30). Kantua maite duten guziak gonbidatuak dira (ekar zuen kantu liburuxka). Afaria 25 euro gostako da. Izenak eman...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a

Heriotze - Ate idekiak - Matahami salmenta

Heriotze

Hortza Etxeberriko Mayi Idiart, sortzez Minaberry, zendu da 96 urtetan. Ehorzketak, asteazken arratsaldean iragan dira Ortzaizeko elizan. Gure doluminak eskaintzen ditugu familiari.

Ate idekiak

Ortzaizeko ikastolak bere ateak idekiko ditu ibiakoitzean, otsailaren 10ean (10:00-13:00). Buraso eta erakasleak hor izanen dira xehetasun guzien emaiteko.


Matahami...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a

Parropiako berri - Eskuz Eskuren biltzar nagusia - Mintzaldi - Ecogis elkartearen tailerrak

Parropiako berri

Urte guziez bezala, heldu den igandea izanen da osagarriaren igandea, Lurdeko Ama Birjina ospatzen den egunean. Eriek nahi badute, Bixintxo elizan emanen den mezan (10:30), erien sakramentua errezibitzen ahalko dute. Bainan aitzinetik behar dira izenak eman, horrentzat moldatu paperean eta apezetxera heldu. Paper horiek aurki ditaizke eliza ateetan.

Eskuz Eskuren biltzar nagusia

Eskuz esku elkarteak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a

Ate idekitzeak ikastoletan - Mikel Harguindeguy eta Téo Etcheverry txapeldun!

Larunbat goizean, ate idekitzeak ikastoletan

Seaskaren sarean sartzen diren ikastolek urte guziz beren ate idekitzeak antolatzen dituzte. Aurten otsailaren 10ean iraganen dira, hots larunbat goizean. Gure herriari dagokionez, aihertarrek hautua badute, beren haurrak emaiten ahal baitituzte Hazparneko Ezkia ikastolan, Donamartiriko Arberoa ikastolan edo Lekorneko Baigura ikastolan. Azken sartzean 32 aihertar haurrek sartzea ikastolan egin zuten....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a

Ate idekitze - Pilota - Mus

Ate idekitze

Joan den aste hondarrean Donostei kolegioak ateak idekitzen zituen, ikastetxe hortako buraso bilaka ditaizkeneri. Ibiakoitz huntan, "Bai" ikastola eta "Jean Pujo"-ren aldi da. Heien pedagogia edo lan manerak ezagutaraziko eta funtsak bisitaraziko dizkie, goizean (9:00-12:00).


Pilota

"Zaharrer Segi" elkarteak Union Basque esku-huskako finalak errezebituko ditu, kadet eta helduen mailan, Baigorriko Herriarena...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016