Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a
Alain Dubois-ren sustenguz elkarretaratzea
Aitzineko asteburuan, Hazparnen gertakariak iragan baziren, gau berean Makeako Herriko Etxeko paretan Alain Dubois auzapezaren kontra idatzi laidogarriak izan ziren. Egin duen pertsona laster arrastatua izan da, apirilean epaitua izanen da, anartean justizia kontrol pean da.
Gertakari lazgarri horien salatzeko asteazken arrastirian, Herriko Etxe aitzinean elkarretaratzea antolatua zen. Makear eta herri auzoetako...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a
Antzerkia Larrekon larunbatean
Otsailaren 11n (17:00), antzerkia ikusgai izanen da, "Une forêt" izenburuarekin, bereziki publiko gazte bati bideratua. Obra honen inspirazioa, Petit Poucet baita Hansel eta Gretel ipuinetatik sortua da. Seme-alaba eta beren amaren arteko harremanak aipagai dira. "Grand" ospetsua kolegioan da, aldiz"Petite" arreba zainetako tikez betea da eta gainera ikasle kideen trufak jasaiten ditu. Euskal Elkargoaren ekimenez, erreserba
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a
Bazterrak kalmatu
Aitzineko asteen gorabeheren ondotik bazterrak kalmatu dira: hastapenean pentsatu baldin bada laborarien ekintzeri lotuak zirela Hazparnekoak, jakin da iduriz ez dutela deus ikustekorik. Eraikuntzarako herriek segiarazten dituzten legeak ez onartu nahiz, ekintza horiek pertsona batek egin zituela aitortu du. Berantago jujatua izanen da egitate horiendako.
Ostiralean herriko bi saltegi handietan ez zen erosketen egitera hurbiltzeko molderik:...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a
"L'homme qui n'a pas inventé la poudre"
Otsailaren 9an (20:00), Tanka gelan "L'homme qui n'a pas inventé la poudre" antzerkia plazaratuko da. Pertsonaia nagusia elbarritua da, bere baitako berri emanen du. 10 urtetik gorakoei zuzendua da. Tokia tanka-saintjeandeluz.notre-billeterie.fr webgunetik har daiteke, edo egunean bertan ordu bat lehenago. Harremanetan sartzeko: 05-40-39-60-87 edo
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a
Otsailaren 11n, igandez (17:00), herriko eskoletako haurrak, Brililiak eta Una Fiara Nova korsikar taldea entzungai izanen dira. Sartzea: 10€ (kitorik 12 urte arte).
Ondotik herriko gela handian izanen da talo eta edateko, eskolako burasoek antolaturik.
Zatozte gostuan!
...Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a
Dolu
79 urtetan zendu da Jean-Pierre Arhets Zibitze Zaldunbidekoa. Parise aldean bizitua, etxeko hobian ehortzi da.
Bere familiaren doluminari juntatzen gira.
Sortze
Harizpuruko Ximun Fuchs eta Jasone Paradari sortu zaie Juanes deitu duten muttikoa. Bizitza luze eta zoriontsua!
Marrazkirri
Urtetako geldiaren ondotik "Marrazkiri" umore marrazki erakusketa, estreinatuko da...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016