Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Aurtengo lehen mutxikoak
Hilaren 27an, larunbatarekin, aurtengo lehen mutxikoak izan ziren herriko plazan, Kiki Bordatxo eta bere taldearekin, horrela jarraituko dute urtean barna, beti hilero, azken larunbatean (11:00-12:00).
Ate idekiak ikastolan
Otsailaren 10ean, larunbatarekin, Ate Idekiak izanen dira Urruñako ikastolan (9:30-12:30). Zatozte herriko ikastolarat, egoitzak bisitatzera, irakasleekin mintzatzera eta beste burasoekin...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Otsailaren 2an "2024 Heraitzetik Parisera" elkartearen alde kantaldia antolatua da (19:00). Elkartearen xedea elbarrituak diren pertsonen artean kirolerako aktibitate desberdinak garatzea eta ekipamenduak erostea. Kantaldian bilduko den dirua, Heraitze zentroko elbarrituak diren sei pertsoneri irailean Parisen iraganen diren paralinpiar jokoetara joaiteko aukera emanen da.
Entzunten ahalko dira, Haurrock, Philippe Albor eta Gurashow taldea. Sartzea: 5€ haurrentzat eta 10€...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
"Eco Attitude": goiti ari den enpresa!
Frédéric Anchordoquy aihertarrak 2008an Eco Attitude enpresa sortu zuen, garaian lagun batekin, kostaldean, fotovoltaikoa garatzen hasi zen. Hiru urte berantago, bakarrik segitu zuen, enpresa bere etxera ekarriz, Larreburura, lana kostaldean beti segitzeko xedearekin, baita barnealdean eguzki panel fotovoltaikoak...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Kontestazio mugimenduak herrian
Urtarrilaren 20 goizean Xapitalia aldean den etxe saltzaile bulego batean sartu dira 40 bat pertsona, jadanik Aiherrako berrietan aipatua izan den afera baten salatzeko: Etxexuria, kasik 1,6 milioietan salgai dela! Bulegoko langilearekin mintzatu dira: hunek dio bitartekaria baizik ez dela, prezioa saltzaileak finkatzen duela. Badakigu beti bakotxak bere burua xuritu nahi duela, bainan ororen buru merkatuaren heina ezin...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Heriotza
Iragan astean, Izpuran, Emilie Etxegoinberri, gazteko izena Arambel, Erdikoetxean sortua, ehortzia izan da. Hiru haurridetan zaharrena, erakaskuntzan ari izan zen. Alargundua, 78 urtetan zendu da.Doluminak familiari.
Ate idekitzeak
Urte guziz bezala, Mendi Alde eskolak ate idekitzea muntatzen du, otsailaren 3an ebiakoitzarekin (9:00-12:00). Gelak bisitatzen ahalko dira eta erakasleek eskolako ibilmoldea eta...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Agiantzak
Battitt Laborde auzapezak, bere kontseiluarekin, urtarrilaren 26an ortzirale ilunabarrean, agiantzak zituzten. Auzapezak saratar guzieri ongietorria eginik, urte berri ona desiratu du. Jende asko, Lur Berri gelara 120 bat pertsona hurbildu ziren: elkarte, herriko enplegatu, eskolak, suhiltzaileak, xaretaeta bertze anitz. Stephane Barneix lehen axuantak 2023an egin lanen berri eman du eta 2024ko batzu aipatu ditu: Portutik Animenerako jende pasabidean bigarren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016