Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Ihauteriak otsailaren 3an
Kartierretako itzuliak egin ondoan, Zakuzaharrak taldeak, larunbat huntako, programa bikaina plantan ezarri du: (10:30) haurrendako jokoak; (12:00) zintzur bustitzea Xupz taldearekin; (13:00) bazkaria, erreserbak: 06-89-82-06-93 (patea, txuleta patatekin, gasna eta sagar tarta, arnoa, kafea eta ondokoa: 22€); (16:30) dantzak Zirikolatzen eskutik; (17:00) desfilea eta Zanpantzarren auzia; (18:00) Basapiztiak; (20:00) Punttu Kakotx txaranga;...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Otsailaren 3an, larunbatez, Union Basque txapelketaren lehen itzulia Donamartirin iraganen da. Arratsaldez jokatuko dira (14:00), Agerria etxaldeko gela arraberrituan iraganen da. Tokian berean afaltzeko aukera izanen da, beraz ez duda Jérôme deitzea 06-62-28-61-07 zenbakira xehetasunen ukaiteko edo izena emaiteko.
...Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Otsail ostegunak: "Biziaroak - Herri Kultura" liburuaren aurkezpena
Zabalik elkarteak 27. aldikoz otsail ostegunak antolatzen ditu Donapaleun. Lehen mintzalaria, Juan Carlos Etxegoien Xamar idazlea izanen da, ostegun huntan, otsailaren 1ean (20:30), Bideaken. Euskal kulturako erritu desberdinen ulertzeko gakoak eskainiko dizkigu. Huna nola Zabalikek aurkezten...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
"Larramendia" aktibitate gunea lurretik ateratzen ari!
Euskal Elkargoak, Amikuzen lantzen dituen proiektuak emeki-emeki lurretik ateratzen ari dira. Joan den urte hondarrean, abenduaren 4an, Amikuzeko osagarri etxeak bere ateak ideki zituen (2,9 milioi euro). Ospitalearen ondoan eraikia izan da eta 23 profesionalek kudeatzen dute. Bestalde, Euskal Elkargoak Aiziritzen duen "Larramendia" aktibitate gunea aitzina doa (2,5 milioi euro). 7 hektarea eremu egiten ditu eta...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Kontseiluko biltzarra
Joan den ortzegun arratsean Lapurdi gelan iragan da. Huna aho batez onartu mintzagaiak:
- Uztaritze herria izendatzea ''Aide Domicile du Labourd'' elkarteko kide aktibo bezala, administratzaile hautatuz Bruno Carrere eta Nikolas Blain.
- Heziketa engaiamendu kontratuan sasoiko langileen araudiak.
- Eskola bizitza, gazteri eta kirol zerbitzuan lanpostuen sortzea.
- Giza baliabideetan tituludun ez diren langileen...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Urtarrilaren 21ean, Larresoroko trinketean Peio Othart eta Ibai Etcheverry-Bortheiryk, Frantziako xapelgoko finala jokatzen zuten, Senpereko ekiparen kontra.
Partida miresgarria egin dute, lauak elgarren bete zirela. Azken berdintzea 29tan eginik, oztibartarrek gaina hartu dute, 40-31 bukatzen zutelarik.
Pilotaren geroa segurtatzen daukuten gazte harditak baditugula ikusteak zinez plazer egiten du.
Gure partetik goresmenak gazte horieri bai eta entrenatzaileeri.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016