Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
Euskara Plangintzaren aurkezpena
Hilaren 16an, asteartearekin, Urruñako Herriko Etxeak herrian egin den lehen "Euskara Plangintza" aurkeztu zuen prentsa aitzinean. Mahaian ziren Filipe Aramendi jaun auzapeza, Pantxo Tellier, Pruden Sudupe eta Daniela Bideondo hautetsi jaun-andereak eta Ione Josie euskara zerbitzu-buru anderea. Pruden Sudupe euskara arloko hautetsiak aipatu zuenez, plangintza honek hiru helburu eta...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
Otsailaren 2an, ostiralez, herriko gaztek elizan kantaldia antolatzen dute (21:00). Neskatxak, AH! eta Gamarte Kantuz entzungai izanen dira. Etxean afaltzeko orde, aitzin herriko gelan taloak proposatuak izanen dira, hain segur arno xorta batekin!
Ikusgarritik landa ere matahamiak eta edateko frango izanen da... kantuz segitzeko gisan!
...Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
Bixintxo elkarteak 2024ko kultur programazioa segitzen du. Aldi huntan urtarrilaren 28an igande arratsaldez (16:00) Otxalde taldea gomitatzen du Bixintxo kultur gunerat.
Alabainan talde hunek orain atera duen bere 7. diskoa, "Iturrien Lilura", lehen aldikoz aurkeztuko baitu.
Kantu bidaia alai eta goxo baten segitzeko parada beraz.
Kantuz, musikaz lagundurik (gitarra, pianoa, biolina, kontrabaxua, eskusoinua eta perkusioak) edo berdin akapela, egitarauan azken...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
Otsailaren 4an, igandearekin (11:00), Faustin gelan, Garaziko eta Munhoa ikastolek Porrotx eta Marimotots gomitatu dituzte. Abisua emana da lekuak mugatuak izanez, interesatuak direnek aitzinetik txartelak erostea hobe dutela (6 euro). Salgai dira: Garaziko ikastolan urtarrilaren 26an (16:15-18:00), Donibane Garazin Parisenean, Baigorrin Oronosenean edo Helloasso...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
Hiriburuko besten afixaren lehiaketa
Nahiz eta herriko bestak ekainean iraganen diren, oraindanik afixa sortzeko lehiaketa plantan emana izan da. Lehiaketa huntan edonork parte har dezake, beti ere kontsigna errespetatuz: "Hiriburuko Pestak" agertu behar da euskaraz bai eta frantsesez, data hauekin ekainaren 28, 29 eta 30a. Bertzalde, kontuan izan behar da herriko koloreak urdina, horia eta xuria direla, sinboloa hiru buruko dragoia. Errespetatu beharreko formatua A4...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
Joan den ostiralean estreinatua izan da Buruzuneko borda berritua, Iparlaren mazeletan kokatua dena, 700 bat metrotan. Joan den irailaz geroz, bastimendu publikoetako enpresaburu gazteen eskolako 14 ikaslek dute lurrean zagon borda hori zaharberritu, Yoan Soubelet itsasuar harginaren laguntzarekin, hau harrizko murruen eraikitzaile aparta izanki, morterorik gabe, bai eta ere Cyril Etchegaray zurginarenarekin. Ikasleak euskaldunak eta biarnesak dira, bai eta Dordoinako bat,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016