Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
Elizan otsailaren 11n, igandez (17:00), herriko eskoletako haurrak, Brililiak taldea eta Una Fiara Novakorsikarrak entzungai izanen dira. Sartzea: 10€, kitorik 12 urte arte.
Huna hemen gomita luzatua, hobe txartelak aitzinetik erostea, Carrefour Market dendan oraindanik salgai dira.
...Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
"Là-Bas" antzerkia
Bi emazte leku hertsi batean bizi dira, ez dakite noiztik, bainan galdera daukate ea bertze mundu bat balitekeen? Ugarte batean bezala, sekulako puska desberdinez inguratuak, hauetan perlak zintzilik, soinu batzu isiltasuna mozteko, horra oholtzan aurkitzen den irudia. Euskal Elkargoaren ekimenez plazaratu antzerkia, Larreko antzokian, hilaren 28an igandearekin (17:00). Ikusmina suspertu behar lezake hitzordu...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
Herriak "Ligetx koblakaria(k)" pastorala emanen düe 2024ko üdan.
Tindatzea edo marraztea gustatzen bazaizü, Ligetx Koblakaria(k) pastoraleko afixa sorkuntza lehiaketan parte har ezazü!
Afixa martxoaren 11 beno lehen helarazi behar düzü bertzxiloa@hotmail.com edo Gamereko Herriko Etxera (paperez edo USB giltza batean), idekitze tenoretan. Afixa güziak presentatüko dütügü epai-mahaiari eta emaitzak agertüko dira martxoaren 30etik goiti. Irabazleak pastoraleko...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
Zine topaketa
Urtarrilaren 26an ostiralarekin (18:30), "Apaiz kartzela" dokumentalaren Ritxi Lizartza zuzendaria eta Xabier Amuriza protagonistarekin topaketa izanen da, "Sélect" zinema gelan. Filma euskaraz da, frantsesezko azpitituluekin. Tokia erreserbatzeko www.cineluz.fr webgunetik egin daiteke edo zineman bertan.
Biztanle kontaketa
Urtarrilaren...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
Bertso afari arrakastatsua
Beltzuntze elkarteak, Gozategia jatetxearekin joan den ostiral arratsean antolatua zuen bertso afaria arrakastatsua izan zen, bai parte hartzaileen aldetik (70 afaltiar) eta bai bertsolarien talentu aldetik. Gozategia ostatuak prestatu apairua gozatu ondoan hasi zen bertso saioa, Maialen Lujanbio eta Miren Artetxerekin, hauek Ramuntxo Christyk eman gaiak bi orenez landuz. Ez da lehen aldia bertsolari hauek Aiherrara...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
Arberoa ikastolak 15 urte
Arberoa ikastolak 2008ko irailean zabaldu zituen ateak Donamartirin.
Urtemuga hori ospatzeko antolatu ekitaldietan dugu urtarrilaren 27an Hazparneko Mendealan beharra den gaualdia. Egitaraua, azken asteetan aipatua izan dena, bi hitzez oroitarazten dugu: (20:00) talo eta xingar eta ostatu, (21:00) Izaro bizkaitar artista famatuaren kantaldi kontzertua, (22:30) Zutik taldea. Hastean eta artetik Baionako Patxaranga...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016