Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a

Sortze - Buruzunekobordaren estreinaldia - Gazte mugimendua - Siberia eta Mongolia

Sortze

Nikolaseneko Elena Laborde eta Mizel Mateok ongi etorria egi diote, urtarrilaren 2an, beren bigarren haurrari, neska bat aldi huntan, Luxi. Goresmenak aitameri eta agiantza zoriontsuenak sortu berriari.

Buruzunekobordaren estreinaldia

Jadanik dakikezuen bezala, Iparlaren mazeletan den Buruzunekoborda antolatu dute gazte batzuek, lehengo denboretan egiten zen bezala, harriz eta zurez, lauzaz estalirik, Bidarraiko Herriko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a

Agiantzen gomita

Urtero bezala Herriko Etxeak agiantzetara gomita zabaltzen du. Urtarrilaren 27an, larunbatez iraganen dira, Mindegia gelan (10:30). Ondotik hurrupaldia eskainia izanen da, herritarren artean bi solas egiteko parada ezin hobea!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a

Scaramuccia antzerki eskola - Puska trabagarrien bilketa - Abenduko sortze eta heriotzak - Zakuzaharren ateraldiak - Estitxu dokumentala

Scaramuccia antzerki eskola

Bere denboraldiari amaiera emanen dako, publikoari gomita zabalduz, aurki ditzan azkeneko sorkuntzak. Larreko antzokian iraganen dira, urtarrilaren 19 eta 20an (20:30) eta urtarrilaren 21ean (18:00). Donibaneko tropela belaunaldi guzietako antzezlari amaturrek osatzen dute eta poz handiarekin nahi dute aurkeztu urte guzian beren tailerretan eraman lana. Dohainik eskainia da "Passons aux actes" deitu festibala. Larreko atarian edariak eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a

Badon opera - Herriko Etxearen agiantzak

Badon opera

23. Korrika Kulturalaren kari urtarrilaren 21ean (17:00), Michel Portal antzokian Badon opera entzungai izanen da. Badon proiektua Korrikarentzat muntatu ikusgarri sortzailea, kolektiboa eta diziplina anitzekoa da, Euskal Herriko antzokien itzulia egiten ari da. Opera garaikidea, ikerketa eta sorkuntza prozesu baten emaitza da. Argia, bideoa, musika, baita mugimenduak, literatura eta bertsuak osatzen dute. Txartelak aitzinetik erosten ahal dira...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a

Bizkarsoro filma - Zabalik elkartearen bilkura publikoa - Amikuze Kantzu - 2024ko libertimenduak

Bizkarsoro filma Donapaleun

Azken egun hauetan anitz aipatua den "Bizkarsoro" filmaren ikusteko parada Donapaleun badugu. Jadanik duela zenbait egun erakutsia izan bada Donapaleuko zinegelan, ostegun huntan, urtarrilaren 18an (20:30) eta heldu den igandean, urtarrilaren 21ean (18:00) berriz proiektatua izanen da.

Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da. 1914tik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a

Kaskarotak 2024 - Bixintxo bestak

Kaskarotak 2024

Badu 50 urte baino gehiago historiak kondatzen duela herriko etxetan dantzari eta musikariak pasatzen direla, izpiritu txarrak kanporatzeko eta primaderaren etorrera jakinarazteko: huna beraz Kaskarotak.

Aurten ere Oinak Arinek ohitura hori begiratzen du, etxeak musikaz eta dantzaz alaiturik. Ikusiz herriko biztanleen eta beraz etxeen kopurua urtero handituz doala, 6 asteburu beharko dira auzogune guzietan gaindi ibiltzeko. Taldeak gomendatzen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016