Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a
Bi heriotze
Urte xaharreko azken egunek herriko bi familia dolutan ezarri dituzte. Pelloneko Koxemari Aguirreberek utzi gaitu abenduaren 28an. 85 urte zituen. Izturitzeko xaharretxera erretiratua zen urte bat eta erdi huntan. Urtarrilaren 3an iragan dira haren ehorzketak, asteazken arratsaldez, jendalde ederra bildurik. Aritzakunen sortua, 1962an etorri zen familia osoarekin Pelloenera, etxetiar gisa. Artzaingoan eraman du bizia. Muslari amorratua ere zen. Eskuzabaleko...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a
Heriotze: Mendiberriko Jakes Habense
Denak harriturik gelditu gira jakitean Jakes Mendiberri zendu zela. 71 urte egin berriak zituen, joan den hilabetean. Duela bi hilabete Baionako ospitalean sarturik, trenpu txardura baten ondorioz, luze izanen zitzaiola sendotzea errana zaukuten, baina ez genuen uste hain laster utziko gintuela.
Gizon langile eta azkarraren oroitzapena uzten dauku. Gazte denboran harakin lanetan Bordele aldean eta kostaldean arizanik, urte...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a
Urtarrilaren 14an (10:30) Harri Xuri gelan erritmo tren elektrikoen zirkuitu erraldoia ikusgai izanen da, pasaguneak, bideratzeak, tunelak eta zubiak zeharkatuak direla. Sinfonia moduan lokomotibaren abiaraztearen azantza, bagoien txistua bihurguneetan eta nola ez "txu-txut" tuta entzungai izanen dira.
...Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a
Urte berriko lehen berriak agertzerakoan, irakurle bakotxak, agiantza hoberenak osagarri on batekinkausi ditzala!
2024ko Ate idekien gaiaren hautatzea
2020an "Etxekoz Etxeko", 2022an "Aldudeko Ibarra 2030eangaiaren bilana bide erdian". Eta gero?2024an, urriaren 11tik 13rat iraganen diren ate idekien gaiaren hautatzearen tenorea jina zauku.Horra zoin diren azken bilkuretan aipatu 5 gaiak. Proposamen berririk baldin baduzue, zerrenda huni gehituko...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a
Kontzertua
Santa Xexiliren karietara kontzertu berezia izanen da Urkoiko elizan, urtarrilaren 13an, larunbata (18:30). Hor aurkituko dira Haitzmendi bateria fanfara eta Ur Begi gizon korua. Bakotxak bere aireak emanen ditu bainan elgarrekin ariko dira ere.
Kontzertu hau orori idekia eta kitorik da.
Aingirak Euskadi
Aingirak Euskadi, Bidarteko errugbi kluba da, bainan ez arras besteak bezalakoa: jokolariak kadera gainean diren...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a
Neskenegün hontan, urtarrilaren 13an, azkenean XIT (Xiberoko Irakurle Taldea) bilduko da Karmelo Landa bizkaitarrak idatzi liburuaren üngüruan, Matalaz karrikan.Korrika kültürala baitan sartzen da, eta "itzuleko partida" ere hitzarturik dugu barantailaren 23ko Bilbon.
Kümit zidee, irakurle, ez irakurle,gure hitzen zale, ikasle, euskal hitzen maitale ere!
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016