Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a

Herriko pilotariak kantari - Margolarien erakusketa - Mus txapelketa - Jantzi, arropa eta oinetako bereizketa - Agiantzen ospakizuna - Baionako katedrala hizpide

Herriko pilotariakkantari

Abenduaren 27an elizaren gerizan, sekulako kantaldia eskainia izan zauku, SPUC pilotaren ekimenez. Aurten ere antolatzaileek, xumeki bainan ongi prestatua zuten kantaldia. Pilotari gazteek aurresku kantatuarekin ekitaldia abiatu dute, neska eta mutikoek bizpahiru kantu ezagunekin utzi dute erreleboa pilotari eta arduradun heldueri. Hauek ozenki, beren ohiko moldean, kantu emanaldi bikaina eskaini dute, kantxan balira bezala. Zer erran ondotik,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a

Eskutik - Kontseiluko berri - Egoera zibila - Pilota

Pilota

Ellande Alfarok "Eskutik" taldearekin, xistera ttikieri buruz gogoeta eraman du. Xisterak egiteko tresna "Xirrixt" deitu dute. Xistera horiek zumearekin eginak dira. Gazte ttikiek, xisterarekin ikasteko zailtasunak badituzte, hortako pentsatu dute bertze txistera mota baten egitea, gaztaina eta lino telarekin, gazteendako arinago, pilotan aiseago ariko dira, Euskal Pilota Batzordeak onesten duena. Laneko lekua Urtxolan da, bainan ideia bada Sarako karrikan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a

Idazle urruñarren harrobia - Urruñar ospetsuen oroitzapen xokoa - Aitzina Kantu Lantokia! - Tabako bulegoan nagusi berriak - Altzürükütarrak Xaian - Independetea aldizkaria - Pilota

Idazle urruñarren harrobia

2021eko maiatzean, Urrunaga kultur elkarteak "Urruña" aldizkariaren lehen zenbakia plazaratu zuen, jadanik bosgarrena da salgai. Haien xedea urruñar-zaletasuna eta euskaltzaletasuna bultzatzea zen, euskarari lehentasuna emanez. Sortuz geroztik, aldizkaria herriko idazle anitzen harrobi emankorra bilakatu dela erran behar dugu, asko eta asko baitira beren artikuluak eta kolaborazioak aipatu aldizkarian plazaratzen dituztenak....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a

Heriotze


Bentako Dominika Larramendyk, sortzez Lopepe, utzi gaitu 85 urte zituela. Urte zonbeit bazuen ohatua zela eta bururaino familian artatua izan da, amodioan.

Doluminak familiari.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a

Heriotze

Abenduaren 21ean, Aterbeko Gilbert Irigoin bere azken egoitzarat lagundu dugu, 83 urte zituen. Zinez lagun goxoa zen eta alaia, kantua maite zuen eta Oztibarreko kantariekin gertatzen zelarik, kantu errepiketan edo pesta buruetan, uros zen.

Azken denbora hauetan kuraia handiarekin eritasunaren kontra borrokatu da eta familiaren sustenguarekin.

Oroitzapen ona uzten dauku.

Dolumin bizienak familiari.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a

Udako sasoierako hautagaitzak

Herriko Etxeak uda honetako sasoiarentzat jendea xerkatzen du, bere taldea indartu nahi baitu. Horrez gain, hiriko komertsanten animazio taldeak ere sasoiko langileak xerkatzen ditu. Bakoitzak postu mota desberdinak proposatzen ditu, beraien beharren arabera. Lanbide batzuk gaitasun eta diploma bereziak galdegiten dituzte. 17 urtetik goragokoentzat zuzendua da, ekainetik irailerainoko epean. Hautagaitzak martxoaren 8a arte onartuak izanen dira. Informazio...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016