Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Ortzaizeko ikastolak urtarrilaren 13an, herriko gelan sagarnotegi afaria antolatzen du (19:00). Afariaz gain Amets Arzallus eta Nerea Elustondo bertsulariak hor izanen dira, Irisarriko bertsu eskolaren gain izanen da gaien emaitea. Izena eman 06-86-37-26-18 deituz, 30€ kostako da. Horra urtea ongi hasteko gomita paregabea!
...Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Mintegiko finalak - Heldu den igandean, urtarrilaren 7an Irisarriko Herria trinketean Mintegiako lehiaketako palantxako finalak iraganen dira, tarro, gaztetxo eta gazte mailan. Goizean (9:30) B mailako 3 finalak, horietan Irisartarrak pilotako bi pilotarirekin: ttarroetan Saioa Bidart eta gaztetan Katixa Etcheverry-Bortheiry. Arratsaldean (15:00) A mailako beste hiru final, horietan tokiko bi pilotari: gaztetxo mailan Kleina Oxandabaratz eta Xana Labat. Lehiaketa horren...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Amikuzeko Gau Eskola korrika gogoan
Amikuzeko Gau Eskolak bere urteko biltzar nagusia egin du abenduaren 21ean, Donapaleun duen egoitzan. 2022/2023ko urteko aktibitateak eta konduak aurkeztu ditu. Gau Eskolak urtean zehar 83 ikasle errezibitu ditu, 52 ziren duela 10 urte. Kurtsoak 8 erakaslek segurtatzen dituzte, 11 taldetan.
Kurtsoez gain, Gau Eskolak Amikuzen euskarari buruz...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Suhiltzaileek beren biltzar nagusia egin dute, 30 daude, 9 herrirerentzat.
José Acheritogaray lotinanteak, saihetsean zaukala Christian Cornu ordezkoa, Beñat Cachenaut auzapeza, bigarren ordezko SDIS departamendu mailan, Stéphane Forsans koronela, Mathieu Cara kapitaina, Nicole Darrasse SDIS-eko lehen ordezkoa, Anne-Marie Bruthé kontseilu orokorra, inguruetako auzapezak, bai eta lagun suhiltzaileen aitzinean, urteko gorabeherak eman ditu. Egia erran emendio gutirekin, halere...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Jadanik urte berrian barna
Urte zaharra jadanik joana da, bere argi eta ilun guztiekin, eta urte berriaren bideetatik barna abiatuak gira. Ez dakigu zer izanen dugun gure zain, ustekabean etorriko zaigu dena, baina lerro hauetatik urteberri on eta goxoa eskaini nahi diegu urruñar guztiei.
Eguberriko merkatu arrakastatsua
Arrakasta handiz pasatu da herriko plazan kokatu zuten aurtengo Eguberri merkatua. Baziren era guztietako...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Eguberri aitzineko astea egia erran Hazparnen ere bizitasun eta alaitasunez betea izan da. Elkarteek eta Herriko Etxeak bultzaturik animazioak, musika, kantua, merkatu handi eta bestek arrakasta handia ukan dute. Egun hauetan furfuriak ttipitu dira eta laster berriz normaltasunerat jinen gira. Eskolen sartzea aitzin, urtarrilaren 6a arte iraunen duen agusagailua Lapurdi aparkalekuan (Ikastolako aparkalekuan) iraganen da,arratsaldetan: manegak, lerratokia, tranpolina, elur lera......
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016