Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Bigarren aldikoz Clarenza kultur guneak "Neguan" deitu gertakaria antolatzen du, urtarrilaren 6an hasiko da (15:30), gau eta egun gelditu gabe, urtarrilaren 7a arte iraunen du. "Neguan" edizioak kultura eta ondare immaterialaren inguruan elkartu nahi du, urtean zehar eskaintzen dituen tailerren bidez.
Lehen edizioko gaia "erran, entzun, kanta eta amestu" bazen, aurten "transformatu eta ondu" gehituak izan dira. 24 orduz gelditu gabe animazio desberdinak aurreikusiak dira, programa...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Mintzaldia
Urtarrilaren 11n Philippe Etchegoyhen-ek Euskal Museoan mintzaldia emanen du, gaia izanen delarik "zuberotar komunitateak, iraultzatik gaur egun arte".
Euskarazko antzerki tailerrak
Kontserbatorioak, berriz ere bere elkarlana segitzen du, David Ondars antzezlearekin eta Les Chimères taldearekin, euskarazko antzerki tailerrak proposatzeko. Baionako kontserbatorioko antzerki gelan (12 gela) lau tailer...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Urte berri on eta osagarri on
Irakurle guziei, herritarrei ala urrunetik Herria astekari hunen bidez hemengo berriak segitzen dituztenei, berriketariei eta astekari huntako langileei, desiratzen diegu urte berri ona eta zoriontsua, osagarri on batekin.
Heriotze: Josep Larrondo Urgorrikoa
Berrikitan zendu zauku Josep Larrondo Urgorrikoa. Germena bere espos lagunarekin laborantza ttipi bat kudeatzen baldin bazuten ere,...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Bakantzak ongi bururatzeko urtarrilaren 7a arte Jai Alaian Ttiki Park muntatua da (13:00-19:00). Haurrentzat joko anitz proposatuak dira. Sartzea 9€, 3 urte baino gutiago dutenentzat 3€ eta helduentzat euro bat.
...Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Olentzero heldu zaiku
Aurten, urtero bezala, pausatua da Olentzerorendako gutun-ontzia Herriko Etxeko arkupeetan. Oraindik ez badiozu eskaerarik igorri, azken egun hauetan aukera izanen duzu. Hilaren 14an, ostegunarekin, Eusko Ikaskuntzak antolaturik, Anuntxi Aranak "Olentzeroren tradizioa eta funtzioa" izeneko mintzaldia eman zuen Posta Gelan. Biziki ekitaldi ederra izan zen. Hilaren 15ean, ostiralarekin, goizez, herriko haur guztiak plazan elkartu ziren...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Pontx pailazoa
Olentzeroren zain egon behar dela eta, denbora lasterrago pasatzeko proposamen interesantea egina da. Pontx pailazoaren "Gelara" ikusgarria abenduaren 23an Gaztelu aretoan emana izanen da (17:00).
Zine-tailerra
Les Variétés zinegelan abenduaren 23an (15:15), Edouard Manceauk idatzi "Nom d'un champignon" liburutik abiatu eta, marrazteko tailerra proposatua da. Onddo magiko bati esker, alimale anitz...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016