Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a

Olentzero gaua

Abenduaren 22an, Xarnegu ikastolak eta Bardozeko Bilgune Etxeak antolaturik (19:00), Olentzero Gaua proposatua da. Hitzordua ezkerparetan emana da, Olentzeroren etorrerarentzat kantuak, "Lagunekin" taldearen ikusgarria eta ondotik Rita Mutxikoren kontzertua. Lekuan bertan jateko eta edateko.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a

Olentzero - Mezak - Kirola - Sarako Izarra txapeldun

Olentzero

Aurten ere urte guziz bezala, Olentzero Mari Domingirekin plazara etorriko da (17:30). Haurrek Eguberriko kantu batzu emanen dituzte, komertsantek kafea, txokolate esnea goxokiekin ofreituko dituzte eta kontseiluak ogitartekoak errakiarekin, Kiki Bordaxok arratsaldea alaituko du.

Mezak

Eguberri bezperan gauerdiko meza (19:00) parropiako hiru elizetan. Eguberri egunean parropiako hiru herrientzat Senperen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a

Olentzero

Olentzero abenduaren 23an Angelura heldu da! Aurten Kimuak ikastolak du gomitatu, ikastolan eta elebidun klaseetan diren haur guzientzat animazio desberdinak antolatuak dira. Desfilearen abiatzea Orok Baten egoitzatik, eskola guziekin (10:30). Pinada kiroldegian Angeluarrak eta haurren ikusgarria. Aperitifa alaitua, Ibaialdeko kantariekin, tokian berean jaten ahalko da, Kiki eta Josek animaturik.

"Aizkolentzero", egurretik ikatzera bihurtzea ikasiko da (14:00), Watsonekin euskal...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a

Heriotze - Olentzero

Heriotze

Joan den larunbatean, abenduaren 16an, zendu da Jeanne Olhagaray, sortzez Garmendia, Jeanne Olhakoa. 94 urte zituen, eta azken urte hauetan Lasan erretiratua zen Denise bere alabaren etxera. Jeanne aipatzearekin, gogora heldu zaiku bistan da bere senar zena Manex, eta nola ez beren seme maitea Dominique "Txomin", hain gazterik zendua. Gure herriaren historia markatu izanen duen familia da Olhakoa. Ehorzketa elizkizuna iraganen da ostegunean, abenduaren 21ean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a

Esku aldaketa - Olentzero - Ipuin musikala

Esku aldaketa

Maider Atchoarenak jakinarazten dauku bere kinesiterapia kabinetea uzten duela osagarri arrazoinengatik. Clementine Gregoire deitzen da hunen segida hartzen duen kine gaztea. Joan den astelehenean lana hasi du. Kabinetea "Taneriako bidea" karrika puntan da, elizaren parean.


Olentzero

Abenduaren 22an, ortziralea, Baigorriko hiru eskolek Olentzerorekin ospatuko dute Eguberri. Desfilea abiatuko da elizako plazatik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a

Denak "Gelara" Pontx pailazoarekin!

Abenduaren 27an, asteazkenarekin, Pontx pailazoak Gelara bere ikuskizun berria Biltokin emango du (18:00).

"Klaseko txirrinak jo du eta, Pontx eskolara berandu iritsi da. Lagunekin elkartu eta egunari aurre egiteko prest dagoela, irakaslea ez da agertu, eritu egin da. Pontxek irakasle kargua hartuko du eta ikaskideekin egun osorako lana betetzea izango du helburu....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016