Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Abenduaren 16an (18:00), elizan, Aldude ibarreko Kantiruki taldea eta Buhaminak Baionako emazte korua entzuten ahalko dira. Urririk da, ondotik arno beroa izanen da.
...Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Aurten ere eskualde guzietatik etorri 160 talde hilabete batez lehiatu dira, 8 urtetik... 90 urte arte! Aurtengo txapeldunak Baigorriko eta Jutsiko Tristant-Curutchet parea izan da, parean zituztela Donazaharreko Oyhenart anai-arrebak. Kontsolantean Ahetzeko Desez-Larroquet parea garaile atera da Urruñako Errandonea-Dalzin-en kontra. Kontsolante ttipian Jatsuko Arburua-Eyherachar-ek irabazi dute Hazparneko Lahirigoyen aita-alaben kontra.
Usandisaga familiak parte hartzaile guziak...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Diamantezko eta urrezko ezteiak
Abenduaren lehenean ohoratuak izan dira 60 eta 50 urte elgarrekin pasatu dituzten bikoteak. Hara hauen zerrenda:
Diamantezkoak- Claude Fischer eta M Jeanne Bacardatz, Jean Gette eta Henriette Labat, Pierre Larre eta M Catherine Cornu, Bernard Mongour eta A Marie Madré.
Urrezkoak- Bernard Bacho eta Jeanne Hiriart Urruty, Michel Balangué eta M José Hiriart, Edouard Barbace eta Françoise...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
"Jean Haritschelhar Ataria"
Aitzineko larunbatean Euskal Museoren aitzinean, Jean Haritschelhar euskaltzainburu (1989-2004) eta Euskal Museoko zuzendari egona (1962-1988) omendua izan da. "Jean Haritschelhar Ataria" plaka ofizialki pausatua izan da. Presente ziren Herriko Etxeko hautetsiak, familia eta Euskaltzaindiko ordezkariak.
"Mugak"...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Eguberriko merkatua
Abenduaren 17an (10:00-17:00) merkatu estalian Eguberriko merkatua iraganen da. Egun osoan jateko eta edateko. Haurrentzat animazio eta joko desberdinak antolatuak ditu. Bizar Xuri hor izan da (10:00-12:00), pena Olentzero ez baita gomitatua izan!
Olentzero
Beharre Urkulu penak Olentzerori pentsatu du, abenduaren 23an karriketan ibiliko da (10:30), arratsaldean (14:00-17:00) merkatu estalian puzgarriak eta...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Manifestaldia Izpegin
Frantses estatuak etorkin edo emigranteez prestatzen ari duen lege xedea biziki bortitza da eta ez ditu hauen eskubideak urrundik ere errespetatzen, arrotzen kontrako herraren seinale da. Hala dio "Etorkinekin" federakuntzak.
Hortako, hamar bat elkartek edo erakundek deiturik, salaketa manifestaldia iraganen da Izpegiko lepoan, abenduaren 16an, ibiakoitzarekin. Baigorritik abiatzea plaza nagusitik (10:30)....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016