Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Joan den azaro hondarrean, Chantal Erguy, Aiziritzeko auzapeza, Amikuzeko Irratian bere herriko harat hunatez mintzatu da. Hor jakin dugu, 1994an eraikia izan zen kirol gelak, oraino izenik ez zuenak, azkenean izen bat lortu duela. Herriko kontseiluak, urte hastapenean etxeetarat helarazi agerkarian galdeketa bat egin zuen, hiru proposamenen artean bat hautatzeko gisan. Herritarrek "Xilokan" hautatu dute. Hortaz aparte, elkarrizketa hortan Chantal Erguyk herriak dituen proiektuak...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Guy Saldubehereren kantaldia Donapaleun
Duela hamar bat egun, plazerekin ikusi eta entzun dugu Euskal Telebistan, Guy Saldubeherek Baigorriko elizan eman zuen kantaldiaren errepikapena. Aldi huntan, zuzenean ikusteko parada emana zauku, abenduaren 17an, igandez (15:30), Donapaleuko zinegelan emanen duen kantaldian. 2022ko apirilean plazaratu zuen "Herrimin" CDaren aurkezpena eginen dauku, bost musikariren laguntzarekin eta Donapaleuko Maika eta Miren kantari gazteen...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Sarako Pontx pailazoa abenduaren 16an (17:00) Hodi Aldean izanen da. Pertsonaia bihurria bezain alegerak, "Gelara" bere azken obran huntan, haur eta beti gazte egon direnak xoratuko ditu. Prezioa: haurentzat 5€, helduak 8€.
...Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Eskolako ikusgarria
Ohidura xaharra da Eguberri kari, Mendi Alde eskolako haurrek ikusgarri bat eskain dezaten, dantza, kantu eta antzerkiz moldatua. Aurten abenduaren 17an, igande huntan iraganen da Sanoki zinegelan (15:00). Gomita orori zabaldua da.
Liburu aurkezpena
Abenduaren 21ean, Aldudeko liburutegian (19:30), Begoña Durrutyk "Cherch'pas à comprendre! Ez da konprenitzen ahal gerra!" bere liburua...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Urtero bezala Leizarraga elkarteak gure herriko eta auzo herrietako kantuzale guziak gomitatzen ditu Eguberri kari antolatzen duen kantaldira: abenduaren 16an, Bixintxo kultur gunean (20:30).
Hasteko Leizarrako 50 kantarik, usaiako ongi etorria kantuz botako dute. Ondotik publikoak entzuten ahalko ditu aurten gomitatu artistak.
Elena eta Julie bikotea- Bi boz eder gitarraz lagundurik, nahastuz hemengo eta urrunagoko doinu ezti edo kementsu batzu,...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Mugaz bestaldeko topaketak
Abenduaren 14an (18:00), mediatekan, Itxaro Borda eta Loreto Casado idazleen arteko topaketa iraganen da, Ateneo Guipuzcoano eta Amis de Pierre Loti elkarteek antolaturik.
Urte hondarreko ospakizunak
Abenduaren 16an, larunbatean (17:45), herri barneko Eguberriko desfilea Gaztelu Zahar frontoitik abiatuko da eta Errepublika plazaraino joanen. Biharamunean (17:30), "Les petites...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016