Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
23. Korrika zenbait hilabeteren buruan iraganen dela eta, abenduaren 8an (17:00-20:00) tokiko Gau Eskolak jantzi eta materiala salmenta antolatzen du. Azkaingo jauregian iraganen da. Lasai hurbildu!
...Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Abenduaren 15ean, elizan (20:00), kantaldi xoragarri baten entzuteko proposamena dugu. Julie Rouault Uztaritzeko kantarisa, Iluma lapurtar taldea eta Otxalde Beskoitzeko musikari-kantari trebeak entzungai izanen ditugu. Kantaldi horren antolatzailea "Papa Tetra" Iholdiko elkartea da.
Istripu larri baten ondorioz Rémi 24 urteko gizon gaztea ornoa hunkia izanez, anitz denboraz gelditurik egon ondoan, berriz bere nagusiak hartuko du, administrazio lanerako. Nola ibiltzeko auto berezia...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Auzapez aldaketa
Jean Michel Coscarat-ek jakinarazi dauku bere auzapez kargua uzten duela, osagarri arrazoiengatik. 2014ko hauteskundeetan nagusiturik, bere saila kartsuki ereman du 9 urtez. Jean Michel kontseiluan egonen baita, ez dugu herritarrek berriz bozkatzera joan beharko. Baigorriko hautetsiek dute auzapez berria hautatuko. Anartean, Marie Agnes Haristoy-ek segurtatzen du ordezkaritza.
Goresmenak eta milesker Jean Michel, nekeziak gaindituz ereman duzun...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Herriko Kontseilua
Abenduaren 7an bilduko da (20:00) Elgar zentroan, usaian bezala deneri idekia da. Huna zer gai erabiliko den:
Administrazio orokor sailean aipatuko dirahiri barneko obreri lotu kalte ekonomikoen ordainketa; bide berri baten izendatzea; Euskal Elkargoaren aktibitateen txostenaren onartzea; "30 millions d'amis" fundazioarekin egin hitzarmenaren berritzea.
Finantzak: aldaketa irabaziak... eta diru laguntza galde.
Gisa baliabideetan:...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
GAL-en garaia gogoan
Aitzineko larunbatean Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerrek, Baiona Ttipian bisita gidatu baten bidez GAL-ek egin atentatuen berri eman zuten. Gertakariak iragan lekuetan geldialdiak eginez.
Ondotik Biltxokon instalatua den GAL-i buruzko erakusketa estreinatua izan zen, larunbat guziz urtarril hondar arte ikusten ahalko dena (11:00-14:00).
Eguberriko animazioak
Ohidura den bezala urte hondarreko besten...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Bere azken egoitzara segitu dugu Jakes Etchegaray Haixtaikoa 97 urtetan. Bere bizi guzian laborantxan arizana. Laneko on zeno Haitaiko artaldea artoski segitu du. Zonbait egun Donapaleuko eritegian egonik pausa lekura zoalarik supituki zendu da. Penetan gelditzen den familiari dolumin zintzoenak.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016