Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Segurako hautetsi eta herritarrak Urruñan
Azaroaren 25ean, larunbatean, Urruñan izan ziren Segurako auzapez anderea, hautetsiak eta elkarteetako ordezkariak, irailaren 30ean, urruñarrek Gipuzkoako aipatu herrira egindako bisita itzuliz. Hau da bigarren urrats ofiziala Segura eta Urruñaren arteko birazkatzea prestatzeko. Pausura iritsi ziren eta Xaia ostatuan harrera egin zitzaien. Hortik herriko plazara hurbildu ziren denak eta Joritz Larraza urruñar gida adituak...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Gozategiko lehen mus txapelketa ongi iragan
Joan den igandean zortzi mus lehiaketa lehen aldikoz antolatu zuten, Gozategia jatetxean. Orotara 32 parek parte hartu zuten, giro goxoan. Erran behar da antolakuntza errexteko gisan, Xabi eta Carine Mugica ostalerrek tokiak mugatuak zituztela, ondorioz aitzinetik denak hartuak zirela. Lehen mailan, Leon Pochelu-Baptiste Blanchet parea atera zen txapeldun, Tote Lopez eta Paxkal Ibarburu senpertarreri nagusiturik. Bigarren...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Heriotze
Joan den ostiral arratsaldean iragan dira Marttaeneko Manez Illabonaren ehorzketak gure herriko elizan. 74 urtetan supituki zendu da, bihotzekoak jorik, gau betean. Piarresgorriko Mailux Bidartekin ezkondua zen. Gizon ixila, langilea eta guzienganik maitatua. Bazituen jadanik bi haurride galduak, bihotzekoak jota horiek ere, Laurent 20 urtetan eta Aña Mari 60 urtetan. Joseph apez vietnamdarrak zelebratu duen elizkizunean, entzun da Maylis ilobaren lekukotasun...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
"Kabaret Burleskoa" ikuskizuna
Hitzordu zinez dibertigarria, aurkeztua da Larreko antzokian, Herriko Etxearen ekimenez, abenduaren 9an, larunbata (21:00). Lumak, girgileriak, jantzi distiratsuak nabarituak dira ikusgarri dinamika honetan. Artista gazteak izanik, koreografia indartsu eta "sexy" batean garraiatuko dituzte ikusleak, ikuskizun interaktiboa azaltzen dute, publikoa kantuetan parte harraraziz, gaur egungo musikaz beterik, ahantzi gabe French Cancan...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Abenduaren 10ean La Perle gelan (9:30-18:00), Herriko Etxeak eta hiriko lau eskolek antolaturik Eguberriko merkatua iraganen da. Ibiliko direnek atzemanen dute behar diren guziak. Goizean haurrentzat "Flocons et chansons" ikusgarria emana izanen da (10:00), arratsaldean Hiriburuko eskoletako haurren Eguberriko kantuak entzungai (15:00). Bizar Xurik itxuliño bat egitekoa du.
Ondoko egunetan Olentzero ere etortzekoa da, Leinua elkarteak eta Ametza ikastolak abenduaren 16rako gomitatu...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Amikuzeko osagarri etxearen irekitzea
Euskal Elkargoak duela zenbait urte abiatu proiektua, abenduaren 4an, astelehen huntan bururatu du. Hemendik aitzina, Amikuzeko eskualdeak bere osagarri etxea ukanen du. Ospitalearen ondoan eraikia izan da eta 23 profesionalek kudeatuko dute: lau mediku, sei erizain, zortzi kinesiterapeuta, emagintza bat, bi pedikuro, psikologo bat eta dietalari bat. Kudeaketa sortu duten elkarte...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016