Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Kontari abesbatza Elizan
Abenduaren 3an (17:30), euskararen eguna ospatuz, 50 haurrek osatzen duten Landarbasoko korubereziak, "Lumen" errepertorioa interpretatuko dute. Elizaren babesean, sarrera librean, abendu eta Gabonetako bestak aitzin, izigarriko energia partekatuko daukute, garai iluntsu haueri oldar egin dezagun. Senpereko Kultur eta Ondare elkarteak ohiko antolaketa eskaintzen du.
Transmisioa...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Ederki
Ederki iragan da bertsularitzaz muntatu bilkura, biziki ederki ere Baltsan elkartearen bertsu-bazkaria,hori berriz ere azpimarratu behar da! Holako egunek badutela munta handia, biziki handia. Oraino gehiago jende gaztea ere mugitzen delarik eta gisa hartara berotzen!
Ideki
Komentu xaharreko ondoan eraiki azterketa gune berezia estreinatu zen duela zonbait denbora, bainan lan zonbait ez arras bururatuak izanez ez zen segidan...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Heriotze
Aterbeko Jean-Michel Etchart joan zauku 71 urtetan. Uda erditsutan ez untsa senditua, eritasun larriak epe laburrez ereman du. Sortzez itsasuarra, ezkondu eta Mayi Garay emaztearen sortetxe ondoan beren ohantzea eraikirik, aspalditik osoki hemengotua zen. Gaztean zurgintzan arizana, hegazkingintza ofizio berriari lotu zen. Aiherrako Eskulanakenpresan hasirik, anitz urtez eta erretreta hartu arte Angeluko Dassault etxean lan egin zuen. Jean-Michel xintxuketari...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Arrabestak
Donamartiriko gazteriak abenduaren 9an arrabestak antolatzen ditu. Horra arratsean proposatua izanen den animazioa: taloak (20:00), Punttu Kakotx txaranga (21:00-22:30) eta ondotik DJ Delta. Beraz ez duda hurbiltzea momentu goxo baten pasatzeko.
Eguberriko merkatua
Arberoa ikastolak usaian Izturitzen antolatzen duen Eguberriko merkatua, aurten Aiherran iraganen da, abenduaren 3an igandez (10:00-15:00). Tokiko ekoizle...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Loraldiberri liburu eta disko azoka
Abenduaren 3an, igandearekin eta Euskararen Egunarekin bat eginez, Urrunaga eta Berttoli elkarteek antolatu Loraldiberri liburu eta disko azoka izanen da elizaren aitzineko zabaldian, R. Soubelet plazan. Aurtengoa bigarren edizioa izanen da. Parada ezin hobea bai haur eta bai helduendako Olentzero edo Eguberri opariak erosteko. Hogei bat argitaletxe eta elkartek parte hartuko dute. Horra orain arteko partaideen zerrenda: Elkar,...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Emazteen kontrako indarkeriari buruz: animazio arrakastatsuak
Emazteen kontrako indarkerien salatzeko, Erran eta Bizi elkarteak, joan den ibiakoitzean Donapaleun Nazioarteko Eguna kari animazio desberdinak antolatu ditu. Goizean, merkatu estalian ibilaldi baten egiteko 70 bat pertsona bildu dira. Ondotik, arratsalde hondar arte tailer desberdinak proposatuak ziren Saint-Louis zineman, bortizkeriari buruz bakoitzak bere burua hobeki defenditzeko eta giza duintasuna...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016