Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a

"Ez dok ero" antzerkia

"Ez dok hiru" antzerkia maitatu zinuen? Irri egin eta momentu ona pasa nahi baduzu, "Ez dok ero" ikustera zauri! Tartean konpainiak, Domintxineko gelan emanen du, heldu den ibiakoitzean, azaroaren 25ean (18:00). Ondotik, jateko eta edateko izanen daKitzikazank elkarteak gomitaturik.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a

"Amikuzeko eiherak"

Jean Claude Mailharin, Amikuzeko eiheretaz mintzatuko zauku heldu den igandean, azaroaren 26an, Pagolan, Auzteia ostatuan (10:30). Bera Amenduzeko eiheran bizi denez, Amikuzeko eiherak ongi ezagutzen ditu. Denboran erreka bazterretan 63 eihera arte kondatzen ziren. Bere esperientzia partekatuko dauku eihera hauen genealogia eginez eta denboran izan ziren gatazka eta kexu batzu oroitaraziz.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a

Haurrentzat ikusgarria

Itsaso zabalera Maialen Alfarok idatzi testua eta Mayana Itoiz-ek egin ilustrazio liburutik abiatu eta, azaroaren 29an, asteazkenez (16:00), mediatekan ikusgarria proposatua da, kitorik.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a

Kontzertua

Azaroaren 24 huntan, elizan kantaldi baten entzuteko gomita zabaldua da (20:00). Hor izanen dira Kanta Hergarai, Neskatxak taldea eta Kalakan. Aitzin herriko plazan taloak jaten ahalko dira.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a

Ohoratuak - Ez ahantz

Ohoratuak

Herriko kontseilua bildu da joan den egunean. Ohoratu du Michel Claudio herriko langile zena, bestalde ere elkarte frangotan lan eta lan arizana euskal kultura gogoan, bereziki dantza, musikaeta margolaritza. Omendu ere Guy Poulou auzapez ohia, haren izena emanez Errepira aldeko bilgunera doan bideari, bilgune horren sustatzaile eta eraikitzaile kartsu izana baitzen besteak beste. Beroan bero, larunbatean berean gauzatu da gisa hortako urratsa. Guy Poulou...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a

Diamantezko eta urrezko ezteiak - Meza kaperan - Chorobit gelan - Janari bankua - Arte konferentzia

Diamantezko eta urrezko ezteiak

Diamantezko ezteiak ospatzeko behar da 60 urtez elgarrekin bizi. 50 urte aski dira aldiz urrezkoentzat. Herriko Etxeak nahi ditu bikote horiek ohoratu eta hortarako zerbait antolatuko du. Orain Hazparnen bizi diren eta iraupen hori lortu dutenek beren burua ezagutarazi behar dute, Herriko Etxeko harreran, familiako liburuxkarekin jinez, berantenaz azaroaren 23ko.

Meza kaperan

Usaian larunbateko meza...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016