Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Euskararen Urtaroa kari, Orok Bat ezkerparetan, herri jokoak, pilota eta euskaraz lehen lerroan ezarriak izanen dira (15:00-18:00). Ondotik aizkora desafioa izanen da, lehiatuko dira: Etxarri Aranatzeko Aritz Oiarbide eta Jon Erdozia, Berako Oier Larretxea eta Endika Goia, Angeluko Ibai Telletxea eta Patxi Igoa.
Jatekoa eta edatekoa seguratatua izanen da, sartzea urririk.
...Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Oraidanik har burutan hilabete hunen 25ean, larunbatarekin, Baltsanek muntatzen duela bere aurtengo bertsu-bazkaria. Bertsulariak, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Alaia Martin. Gai emaile, Aimar Karrika. Izenak eman behar deituz 06-78-75-36-68.
Bestalde, heldu den ortziraletik goiti, dozena bat egunez, Ziburuk muntatzen du, Herriko Etxea sustatzaile, sail berezi bat euskararen sustenguz, bertsularitzari toki ederra eginez.
...Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Euskararen Urtaro kari, animazio desberdinak aurreikusiak dira.
Azaroaren 23an (20:00), L'Aiglon zinegelan, Argentinan egin bidaia kontatzen duen "Transmisioa" dokumentala ikusgai izanen da.
Azaroaren 29an (16:00), Mediatekan "Itsaso zabalera" Maialen Alfaroren ikusgarria haurrek segitzen ahalko dute.
Azaroaren 30ean (18:30), Larrazkena gelan euskaraz trebatzeko tailerra antolatua da.
Abenduaren 1ean (19:00), AIEC gelan Pontx pailazoa etorriko da "Gelara!" bere azken...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
"Urruña" aldizkariaren 5. zenbakia salgai
Jadanik, salgai da Urrunaga elkarteak urte oroz plazaratzen duen "Urruña" aldizkariaren bosgarren zenbakia. Abantzu 200 orrialde, dena kolorez, eta gehien-gehiena euskaraz. Aldizkari honetan Urruñan idatzitakoak edo urruñarrek egiten dituztenak plazaratzen dituzte, beti lehentasuna gure mintzairari emanez. Izenpeduretan urruñarren artean ezagunak diren izenak ikusten dira: Daniela Albizu, Xerar Urrutia,...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Banka eta Urepeleko eskolako APE Behin Bazen buraso elkarteak lehen aldikoz antolatzen du Eguberriko merkatua, azaroaren 26an igandez, Bankako ezkerparetan (10:00).
20 bat ofiziale, ekoizle, saltzaile eta erakusle segurik izanen dira. Besteak beste, lekuko etxe mozkin frango, edateko hala jateko, bainan ere bitxi egileak, kosmetikak, haurrentzat liburu hala jokoak...
Eguberriko oparien egiteko parada ederra.
Izanen da ere lekuan berean jateko mentura: talo eta ogitarteko...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Jean Haritschelhar
Joan den ortziralean Baigorrin omendu dute, bere heriotzaren 10. urteburuaren karietara. Mintzaldi eta lekukotasun desberdinen artean, guretzat hurbilena Antton Curutcharry herritarrarena izan da, Jean-en auzapezgoa kondatu baitu, garai zailean heldu zela Herriko Etxeko lehen postura, 1971n eta nekezia ekonomiko frangori buru egin behar ukan zuela, baserritartasunaren ahultzea, gazteak herritik joaiten lan beharrez, komertzio eta zerbitzu publikoen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016