Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Ganer hustea
Eskola Publikoko ikasleen gurasoek ganer hustea antolatzen dute azaroaren 26an, igandez, Atharri ezkerparetan (9:00-17:00).
Saltzaileentzat metro bakarreko sal-eremua 5 euro kostako da. Hiru metroz goitiko sal-eremua aldizkitorik izanen da. Tokia atxikitzeko helbide huntara jo behar da: gureeskolaitsasu@gmail.com. Egun osoan tokian berean izanen da zer...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Itxaro Borda oragartarra, euskaltzain osoa izendatua
Duela zenbait egun, urriaren 28an, Itxaro Borda, oragartarra, Baionako Herriko Etxean egin ospakizunean, Euskaltzaindiko tronuan jarria izan da. Sartzeko hitzaldian "Mugari tirorik ez!", idazleak bere ibilbidearen errepaso zinez argia eta argigarria egin dauku.
Amikuzen, Zabalik elkarteak bere sarearen bidez zorionak eskaintzen dizkio: "Gure bihotzeko idazle oragartarra... zorionak Itxaro! Milesker eta segi...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Hiruka'ntuz bazkaria Inharrian
Izenburu bitxi honek, Xilabaren gisa, gonbidapena zabaltzen du Xiberoko, Lapurdiko eta Baxenabarreko kantuzale guzieri. Kantu bazkaria errepikatzen ez bada ere, urtero halere aldiro sekulako giro aparta sortzen du, haatik lurralde bakoitzak bere kantu bereziak aurkezten ditu, askatasunik handienean. Kide bakoitzak parte har lezake kantu liburuxkaren laguntzarekin, bainan ez da hortan mugatua. Zaldubi ikastolak antolatzen du Ibarrun...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
50 urtekoen bazkaria
Azaroaren 4an, 50 urteko aihertarrak, beren bizilagunekin, Gozategia jatetxean bildu ziren, urtemuga hori manera berezi batez ospatzeko, mahain on baten inguruan. Orotara 12 lagun. Urteak jin urteak joan, haur denborako lagunek bide desberdinak harturik eta batzuk urrundurik, mende erdira heltzean, maiz berriz elkar ikusteko gogoa heldu da, batzu bertzeen istorioen kontatzeko beharra, hots oharkabean arrozten hasi direnentzat, berriz hurbiltzeko...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Euskararen Urtaroa
Azaroaren 24an (17:00) Donamartiriko Herriko Etxeak eta Belhorritz elkarteak mahai joko arratsa proposatzen dute herriko Bil Etxea gelan. Lehenik krakada bat proposatua izanen da eta ondotik Jokorin animatzaileak proposatutako jokoekin momentu goxo bat pasatzen ahalko duzue.
Ikastolako Eguberriko denda eta merkatua
Aurten ere, Arberoa ikastolakbere Eguberriko merkatuaantolatzen du. Lehen aldikoz Aiherran iraganen...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Pontx pailazoa
Hazilaren 18an (17:00), Lur Berri gelan ikusgarria eginen du, ahal duzuen guziak sustengatzera etorri, zeren Joanes Etcheveste saratarra baita. Sarrera dohainik.
Egurra
Suko egur lotak, bai eta ere akaziak urte guziz bezala izanen dira. Interesatua denak Herriko Etxean abenduaren lehena aitzin izena eman behar du, deituz 05-59-54-20-28.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016