Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a
Hondakinak murrizteko Europako Astea
Ekintza ekologikoen inguruan sentsibilizatzea, kontsumitzaile arduratsua izaitea, tokiko produktuak erabiltzea, hondakinak sailkatzea... hori da azaroaren 18tik 26a arte baratze botanikoak proposatzen duen gogoetaldia. Karia horretara, helduentzat eta haurrentzat animazio desberdinak antolatuak dira. Parte hartzeko eta egitarau zehatza jakiteko 05-59-26-34-59...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a
Tailer berri
CCAS herriko ekintza sozialen zentroak, Departamenduko gorputz heziketa erakundeak eta ''Osasuna'' elkarteak partaidetzan, antolatzen dute ''Form'Equilibre'', euskaraz ''Plomu itxura'' izenda dezakegun tailer berria. ASEPT erakundeak finantziaturik eta urririk izanen den tailer hori hirigune elkargoko jende adinetako guzieri idekia izanen da lehen aldikoz. Bere helburua du biziaren kalitatea hobetzea, xutik egoiteko manera atxikitzeko behar diren jestu eta...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a
Jean-Claude Mailharin, Zabalik elkarteko kideak, Amikuzeko herrietan abiatu itzulia segitzen du. Herriz-herri etxetiargoak izan duen garrantzia gure ekonomian, jendarte harremanetan eta gure izaitearen ukazioan, horrela bistaratu nahi du.
Aldi huntan, Arbotin mintzatuko da, azaroaren 18an, ibiakoitzez (10:00). Interesatuak diren guziak gomitatuak dira. Ez da zaharren kontu bat bakarrik! Gure amikuztar psikologia ulertzeko hari zenbait hemendik tiratu behar dira!
...Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a
Aitzineko urtetan bezala, Beñat Laxagueren inguruan osatua den taldeak larrazkeneko kantaldia antolatzen du, Aiziritzen, azaroaren 19an, igandez (15:30). Bi talde famaturen entzuteko parada emana da.
Lehenik, Menditarrak taldea, hau jada hemen ongi preziatua dena. Bozak nahiko azkarrak eta ozenak dituzte eta kantu desberdinen emaiteko ahala badute. Diren neurrira, hain gora heltzeko, behar da segur lan handia egin eta gero behar da mugitu, kantaldietara joaiteko, hala nola Korsikan...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a
Kanaldude
Urriaren 20an ortziralez iragan zen Kanaldude telebistaren aurkezpen bilkura, Bardozen Kantuz taldeko kantari jeinutsuen lagunarteko giroarekin, Pantxika Maitiak aurkezturik. Euskarazko tokiko telebistak Ipar Euskal Herriko jendeekin lan egitea helburua du, edozein gairen inguruan erreportaiak ekoizteko. Bardozetik aterako diren erreportaia ideia guziak ongietorriak dira, ez ezazuela duda orduan Kanalduderekin harremanetan jartzea horien aipatzeko! Urririk...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a
"Zirkoa plazera"
Mousserolles auzoan ostegun huntan, azaroaren 9an hasi bada, azaroaren 18a arte iraunen du "Cirque Plaisir" deitu ekimenak. Arrats guziz (20:30) ikusgarriak emanak izanen dira eta igandearekin (18:00). Lekuan berean jateko posibilitatea izanen da, animazio desberdinekin.
Herritar berrien ezagutza egin
Azaroaren 29an Herriko Etxean Baionara bizitzera etorri berrieri ongietorria egina izanen zaie. Ondotik...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016