Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a

Xana eta sudur gorri magikoa - Harri Xuri Dantzan festibala

Xana eta sudur gorri magikoa

Azaroaren 12an (10:30) Dantzalai konpainiako Eneka Bordatok "Xana eta sudur gorri magikoa" ikusgarria Harri Xurin emanen du.

Xanaren istorioa ezagutzeko parada eman da, bizipozak eta penak, etsipenak eta garaipenak. Bizi duen ezintasuna dantzaren bidez gainditzen du, emozioak dantzatuz, bere bizia koloreztatzen duela. Urostasuna, haserrea eta tristura dantzatzen ditu, horrela libratzen da.

Ipuin-dantza...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a

Iki Mihi Klik

Azaroaren 18an, larunbatarekin (20:00), Hodi Aldea gelan, "Iki Mihi Klik" antzerkiaren ikusteko gomita zabaldua da, Bildu Hodian elkarteak antolaturik.

Kattalin Sallaberry eta Jokin Ingungarayk eman obra, adin guzietako publikoari idekia da, memento goxo baten pasatzeko hitzordu paregabea.

Taula gainera bi pertsona agertzen dira etortzekoak diren artistentzat oholtza apailatzeko ardura dute, baina ateratzen duten objektu bakoitzak ipuin bat oroitarazten die. Batetik bestera,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a

Heriotza - San Mattin Eguna Inharrian - San Mattineko zeremonia - Kantaldia

Heriotza

Omiasaindu bezperan pausatu da bere familiaz inguraturik, heldu den otsailean 100 urte beteko zituen Xan Ithourria. Euskaldun fededun, nortasun eta bihotz handiko gizonak, bere aztarnak gure herrian utziko ditu, borondate onez hainbertze alorretan lan egin duelakoz. Ofizialoz ekipamenduko langile izanik, parte hartu du, bertzeak bertze, giristino laborari gazteen erakundean (JAC), Emak-Hor batasunean, parropian, Spuc pilota elkartean, suhiltzaileetan, Herriko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a

Urtemugako besta

Urriaren 28an, 50 eta 51 urteko bidarraitarrak bildu dira Noblianean, beren bizilagunekin, beren urtemuga berezi hori suharki ospatzeko. Alabainan, mende erdia (edo gehixago) alegeraki ospatzen den besta da, oroitzapenak kondatuz. Egun airosa denentzat, gain gainetik estimatu dutena.


...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a

20 urtez Zuberoko Ikastolen alde elkartasuna hedatzen!

2003 urteaz geroztik, Zuberoan kokatuak diren 2 ikastolek, Alozeko Basaburuan 32 haurrekin eta Eperra Pettarrean 73 haurrekin, tokiko mozkinekin osaturiko saskiak Gabonetarako salgai ezartzen ditugu. Balorapena egiteko unean, pozik agertzen gira, iaz saskiak berriztatu eta prezioak igan behar ukan bagenituen ere, 2.200 saskiren heina atxikitzea kausitu dugulako.

Aurten, iragan urteko aldaketak egonkortzea dugu xede, hiru saski berdinekin jarraitzea erabaki...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a

Herriko kontseilua - Milesker Antzuola - Denetarik

Herriko kontseilua: Beltzagitearen berritzea eta diru laguntzak

Herriko kontseilua joan den urriaren 23an bildu zen. Hamabost hautetsietatik hamaikek parte hartu zuten. Bilkuran hartu erabaki garrantzitsuenak hauek dira:

- Beltzagitea etxearen berritzea: auzapezak enpresen kontsultaren emaitzak emanik, kontseilariek merkatuen izenpetzeko baimena eman diote. Obren kostua (BEZ edo Balio Erantsiaren Gaineko zergaz kanpo) 941.110€koa izanen da. Beltzagitean ama...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016