Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Azaroaren 5ean (17:00) Ote Lore elkarteak Seminarioko kaperan bi obra ikusteko gomita zabaltzen du. "Balbea" Iñaki Ziarrustak emanik, heriotzaren inguruan gogoetatzeko ikuskizuna da. Ondotik (18:30) "Luze eta motz" antzerkia Idoia TorregaraiketaMirari Martiarenaksortu antzerkia...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Balika Lasterka elkarteak azaroaren 4an (20:30) gomita zabaltzen du Les Amazones antzerkiaren ikustera. Txartelak billetterie.festik.net saretik eros daitezke.
Azaroaren 17an (20:30) Ibilki programaren baitan, Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, Artedrama eta Axut! konpainiek Hondamendia obra eskainiko dute, Harkaitz Canok idatzia eta Ximun Fuchsek zuzendua.
2020ko otsailean gertatu ezbehar baten istoriotik abiatu...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Informatikan trebatu
Azaroaren 8, 15 eta 22an, hiru asteazkenez segidan, AIEC gelan informatikan trebatzeko kurtsoak emanak izanen dira (15:00-17:30). Xehetasunentzat edo izena emaiteko 05-59-29-70-48 edo aiec@orange.fr.
Buhaminak eta Etxetaburu
AIEC gelan arazoaren 10ean (20:30), Amnesty International-en alde, Mixel Etxekopar eta Jean-Christian Galtxetaburuk osatu Etxetaburu taldea eta Buhaminak Baionako emazte korua...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Indianoak hizpide Larrekon
Euskaldunak ez ote gira nunbait Europako indianoak, halere ez dezagun "Azken Mohikanoen" zortea ukan. Lotura bereziak ditugu Kanadan diren indianoekin, lehenbizikoak baigira komertzioa egin dugunak, San Lorenzo ibaia inguruetako indiar leinuekin. "Indianoak" dokumentala aurkeztuko dute Anne-Marie Jeannou eta Siefried Wapplerrek, Larreko salan, azaroaren 9an, ostegunean (19:00), sartzea urririk. Angeluko "Ibaialde" elkartea...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Heriotze
Joan den astean, Maryvonne Arambel zendu da. Arrokian sortua, haurtasunaren parte bat Hiriburun iragan zuen. Handik familia guzia Sabadinera, aitaren sortetxera itzuli zen. Ikasketak Uztaritzen bururatu ondoan, Aldudeko Monlong etxean zerbitzari gisa enplegatua izan zen. Hor ezagutu zuen Mixel Arambel, bere senarra bilakatuko zena. Esnausu Xantriainean plantatu ziren eta 3 haur ukan zituzten. 17 urtez pietungoan Urepelen iragan ondoan, bere erretreta hartua...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Donapaleuko zerri merkatu eremuan hirigintza proiektu berri baten asmoa
Duela zenbait aste, irailaren 7an, Donapaleuko Herriko Etxeak erabaki du ikerketa bat abiatzea zerri merkatuaren inguruan den eremuan hirigintza proiektu baten asmatzeko. Ikerketa hori bi sekuentziaren inguruan eginen da: lehenik, AUDAP, hirigintza egiturarekin egin lanaren ondotik, antolaketa gidoiak proposatuak izanen dira; bigarrenik, gidoi hoberena landua izanen da ekintza plan batekin....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016