Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a
Joan den astean jakiten zen herritar higiezinen agente batek Senperen den etxea eta 3,5 hektarea funts erosi nahi zituela. Berria jakin orduko Lurzaindiak Baionan eta Makean mobilizazio deia zabaldu zuen. Erostuna ez laboraria izanez, aldi bat gehiago espekulazioaren kontra, laborari eta herritarrak mobilizatu dira. Baionan bilduak zirenek jakinarazi zuten notarioarekin hitz egin ondoan salmenta gelditua izan zela. Lurzaindiko arduradunek adierazi zuten Makeako erosleak notarioa abisatu...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a
Ikusi Mikusi
Ikusi Mikusik egin du bere erakusketa ortziralean eta larunbatean, ikusi behar zen ortziralean haur kopurua, Euskal Herriko alde guzietatik etorriak, izan Iparralde ala Hegoalde. Denbora euritsua bazen ere, ez ditu trabatu, denetara 1.400 bat baziren etorriak. Gan den urtean baino gehiago, herriko gela guziak hartuak ziren. Larunbatarekin haur horien burasoak, ez denak bainan andana ederra, hor ziren prestatuak ziren ikusgarri horien...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a
BNSSA formakuntza
Herriaren nahikaria da, bertako gazteak laguntzea, formakuntzaren gastuak bere gain hartuz, lortu dezaten Brebeta Nazional berezi hori. Diploma hunek osatzen ditu zainketa, prebentzioa eta sokorriak, ingurumen naturalean, itsaso eta urtegietan. Bertzeak bertze, Senpereri dagokionez bereziki Aintziraren zainketa uda betean iragarria da. Hautagaitzak idekiak dira, 17 eta 30 urte arteko senpertarreri. Dosierra eskuratzen ahal da Herriko-Etxeko...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a
1971ko uztailaren 31n, Luhusoko Kaolin lantegiak bere ateak hetsi zituen, herri bihotzean izan zen aktibitatea geldiaraziz. 52 urte berantago, memoria hortaz zer gelditzen da?
Proiektu hau aurkikuntza baten ondorioz heldu da, Xanetanian, lehengo herriko epizeria eta edantegian, zernahi artikulu artoski atxikiak ziren, xeheki aipatzen dituztenak 1971ko uztailaren 31tik urriaren 9ra gertatuak.
Le Petit Théatre de Pain taldeak eta luhusoar batzuk, asteburu huntan gomita zabaltzen...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a
Sortze
Goresmenak Amaia Bidart eta Rudy Drillon-i. Ongi etorria egin dakote Ibai deitu duten heien bigarren haurrari. Gauza arraroa egungo egunean: Baigorrin berean sortu da, ez ospitalean. Familia hau Okozeko Larrazkena etxean bizi da.
Baigorri-Baztan
Baigorri eta Baztango gazteen arteko trukaketak joan den aste hondarrean Oronozenean segitu dira, ortziraletik igandera. 25 ziren orotara, 13 gure herritik, 12 Baztanetik. Aro ederrak...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a
Sortze
Joan den urriaren 12an, Elixaldeberriko Elena Echevertz eta Renaud Etchechury-Dulou andere-jaunek ongi etorri egin zioten beren bigarren haurñoari. Seme bat izanki eta Julen deitu dute, Eneko lau urteko anai zaharrena lorietan omen da.
Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta zoriontsua Julen sortu berriari.
Heriotze: Betirisasteko Piarres Duhalde
Irisarrin bizi baldin bazen ere, Piarres sortzez aihertarra zen,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016