Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a

Heriotze

Urriaren 11n lagundu dugu bere azken egoitzarat Arño Irume Salakoa. Urte hastapenean eritasunak bereturik ezin izan du ihardoki. 77 urte zauzkan.

Anitz adiskide familiari juntatu dira, Arñori azken agur baten egiteko, eliza ttipiegi zagolarik.

Hor gintuen Joseph Ruspil eta Arsène Noba gure Jaun erretorrak, Michel Arrosa eta Erramun Caracotche gure apez ohiak ere, plazer egiten baitu artetan horien berriz ikustea.

Arñok bere plazerra zuen kabalen artatzea eta bere behien...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a

Erretretatuak - Lur erretze - Beti Gazte - Pilota

Erretretatuak

Gan den urriaren 11n asteazkenez, herriak antolaturik, adinekoek beren ateraldia egin dute, denetara 45 ziren. Bidean Beskoitzen gosaldu dute, Pantxo Bidart-en "Le repaire" ostatuan, gero "Bastidarrak" esnetegia bisitatu eta, Bastidako "Les Arceaux" jatetxean ongi bazkaldu dute. Arratsalde apalean autobusa hartu eta berriz herrira sartu dira, azken tragoa Sarako herriko edantegian hartu dute, Sarako gazteriak ofreitua. Horra izigarriko egun ederra pasatu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a

Herriko Etxe berriaren estreinaldia

Bazen mugimendu Behaskane-Laphizketan joan den ibiakoitzean, Herriko Etxe berriaren estreina kari. Herritarrak eta instituzioen ordezkariak nonbrean etorriak ziren. Obra berriaren bisita egin ondoan, Gabi Belleau auzapezak, aspaldiko urtetan asmatzen zuten egitasmo huni buruz xehetasunak eman ditu. Eraikuntza berri hau herri barneko proiektu orokor batean pentsatua izan da. Lanak joan den urtean hasi zituzten eta aurtengo ekainean burutu. Dena egurrez egina izan da, oraingo normak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a

Street eguna - "Transmisioa" filma Donapaleuko zineman

Street eguna

Donapaleuko gazteen kontseiluak "street" eguna antolatzen du urriaren 21ean, ibiakoitzez (9:30). Egun horretan, grafiti tailer bat eta skate/BMX/trotineta iniziazioa urririk eskainiak izanen dira, Donapaleuko Punpa jostatokian. Ekitaldi hunen helburua gazteen eta belaunaldi desberdinen arteko lotura azkartzea da, kirol eta artistiko tailerren bidez. Lekuan berean jateko eta edatekoak atzemanen dira.

"Transmisioa" filma...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a

Bilkura publiko arrakastatsua EHZ festibalari buruz

Joan den ostiralean, urriaren 13an, Herriko Etxeak eta EHZak gomita zabaldua zuten herritarreri bilkura publiko batean parte hartzeko, herriko gelan. 80 bat herritar hurbildu dira heldu den ekainean antolatua izanen den festibalari buruz xehetasun gehiagoren ukaiteko. Sauveur Bacho auzapezak eta EHZko lau ordezkariek proiektua argiki azaldu dute.

Ondotik herritarrek beren galderak eta arrangurak ezagutarazi dituzte. Aparkalekuak, kontzertuak, segurtasun neurriak, herriko bizia jaialdi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a

Arimen gaua

Urriaren 31n, asteartez, iraganen da:

Atharrin kalabazen apainketa (10:00).

Desfilea Plazatik Atharrirat (18:00): Itsasuko 3 eskoletako haurrek bertsu, kantu eta dantzak emanen dituzte.

Atharrin sua, Basaldunak, aperitifa partekatua: bakotxak jateko eta edateko ekartzen du eta denek elgarrekin partikatuko dugu gau goxo bat pasatzeko (19:30).

Euria balitz dena Atharrin iraganen da.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016