Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a

Joko berri lehiaketa

Azaroaren 27an joko berri lehiaketa hasiko da. Parte hartu nahi dutenek 06-45-63-25-47 sms bidez xehetasunak igorri beharko dituzte: zein egunez libro diren, tenorea eta maila (1., 2. edo 3.ean). Izen emaiteko azken epea azaroaren 10a, lekuak mugatuak izanez hobe aski fite apailatzea.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a

12. Zinegin - Miseriari ez!! - Euskal hileta artea ulertu

12. Zinegin

Ostegunean hasten da, Haritz Barne gelan:

- (19:30) "Positive bomb": Eñaut Castagnet, Lander Garro eta Manech Fusch zuzendari. (15'). Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko ikasleekin.

- (20:30) "Bagnolet": Maia Iribarne Olhagaray eta Paxkal Irigoien Etxeberri zuzendari. (52'). Bagnolet herrian, Luixa eta bere lagunen bizia.

Ostiralean

- (19:00) "10 watt bakarrik": Oier Fuentes zuzendari (20'). Irudi eta soinu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a

Izpegi idekia - Herriarena

Izpegi idekia

Hendaia, Aldude eta Larrainekoa bezala, Izpegiko mugako pasabidea berriz idekiko da ofizialki, heldu den urriaren 30ean. 2021eko urtarrilaz geroz hetsia zen omen. "Omen" diogu zeren guk ez dugu diferentziarik ikusi bi urte hauetan, Baztan aldera edo berdin Nafarroa zolara jautsi gira nahi bezainbat, Izpegitik pasatuz batere trabarik gabe.

Haatik, kasu: ordainez, prefetak jakinarazi du ber idekitze ofizialarekin batean, frantses eta espainol...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a

Heriotza

Aldi bat gehiago berri guziz txar batek gure herria jo du, inarrosirik ezarri baigitu. Urriaren 9ko arratsean, eguna bururaturik familian gostura zaudelarik bihotzeko kolpe bortitz batek bizia kendu dio Jean-Marc Moustirats Zuharretako (etxe berria) aita gazteari. Sokorritzaileak laster etorririk, ezin dute salbatu.

Jatsun Iparragerrian sortua zen duela 48 urte. Duela 3 aste bakarrik, xuri gorri jantziekin parte hartzen zuen Lasako kabalkadan. "Zer giren!" Entzuten zen eskuin eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a

Uztariztar berrieri - Izartxo taldeak 55 urte - Aste Urdina - Berri labur - Uztaritzen idazle

Uztariztar berrieri

Covidaren garaiaz geroztik ez zen egina. Joan den ortzirale arratsaldean auzapez, hautetsi eta elkartetako arduradun zonbaitek errezebitu dituzte Lapurdi gelan, azken urte hauetan Uztaritzera bizitzera etorri diren familia eta pertsonak, 50 bat lagun pasa biltzen zirela. Auzapezak ongietorria egin ondoan luze eta zabal kondatu diote Uztaritzeren historia, nola garai batean hiri nagusi izan den, Lapurdiko Biltzarren tokia bere gaztelu eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a

Baigura ikastolaren alde kontzertua - Adindunentzat aktibitateak

Baigura ikastolaren alde kontzertua

Baigura Ikastolak urriaren 21ean (21:00), Hodi Aldean gaualdia antolatzeko du. Aitzin (19:00) edariak eta taloak hartzen ahalko dira, Patxi ta Konpainiak alaituko duena.

Aitzinetik kontzertuko txartelak salgai dira, Hazparneko Lurra dendan, Kanboko Ttikia saltegian eta Makeako Hirigoyen garajean.


Adindunentzat aktibitateak

Hodi Aldean adindunentzat aktibitate desberdinak proposatuak dira....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016