Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Buruileko sortze eta heriotzak
Horra zer aurkitu dugun Herriko Etxetik.
Sortzeak - Carcaud Lila Artzirin kartierean, Bereau Patxi Xerrendako auzoan, Ruggiero Ramiz Laia Olha kartierrean eta Etcheverry Arño eta Jone Amotze auzoan. Bizi urosa eraman dezatela eta zorionak burasoeri.
Heriotzak - Lengay Richard 73 urte, Verdu Denis 62 urte, Lemercier Mayie sortzez Lascano 102 urte, Gossart Gerard 72 urte, Onchalo Dominique 73...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Kalakan kontzertuak
Kalakan taldeak hiru kontzertu Sarako lezeetan eskaini ditu, ikusgarri ederrak, denbora ere alde zuten. Bero hauekin, lezetako freskuran, jendea ukan du.
Ikusi Mikusi
Kiribil konpainiak eginen du bere erakusketa, haurrentzat urriaren 20an ortziralez eta familientzat biharamunean 21ean. Sarako herriko gela guzietan animazio desberdinak izanen dira.
Beti...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Arroze Salan hazi zuten familia ederra eta hala ere adin ederrera heldu, 96 urtetan zendu baita Justin Sindé.
Familiaren doluminari juntatzen gira.
...Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Joan den larunbat arratsaldean segitu dugu Ibarlako Frantxixa Oronos bere azken egoitzarat. 85 urte zituen. Izpurako xahar etxerat erretiratua zen. Sortzez Anxolabehere, Baigorri Belexikoa, Jeannot Oronosekin ezkondu zen 1961ean, hau ere Belexikoa, Ipar Amerikan lau urtez artzain egona eta 1958an handik itzulia. Gure herriko Ibarla etxea erosi zuten eta hor ukan dituzte lau seme-alaba, Frantxoa, Monique, Michel eta Jean-Paul, ondotik zortzi haur-ttipi eta bi arrahaur-ttipi. Badu kasik lau...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Errobi Ikastolak urriaren 15ean, igandez, "Paskaleku gaindi" gertakaria laugarren aldikoz antolatzen du. Hitzordua Paxkaleku plazan...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Ezkontza
Joan den ebiakoitzean, Gortairuko Mirentxu Hirigaraiek Jutsi Eiharabideko Frédéric Ibañez biziko lagun hartu du. Familia hau Lakarran bizitzekoa da. Goresmenak bi gazte haueri!
Kantaldia
Sanoki gelan, urriaren 22an, igandearekin (17:00), Aldudarrak batasunak antolaturik, kantaldia izanen da. Lehen partean, Urepeleko "Neskatxak" taldeko 5 kantari gazte ariko dira, bai eta ere Amaia Irioin eta Aitor Idiart...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016