Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a

Txapeldun

Iparraldeko Pilota Batzordearen astearen karietara, hirugarren mailako finala Xan Bidart-Julien Arbeletchek jokatu dute, joan den ostegunean Iholdiko plaza laxoan. Gure pilotariek 30-25 irabazi dute Uhaldean-eko Abadie anaien parean. Kasik bi oren iraun duen partidan, Xan eta Julien-ek lanak ukan dituzte partidaren bukatzean. Erran behar da eskuak ere ez zituztela hein onean. Bainan 2022ko Frantziako xapeldunak, Xan gaztetan eta Julien lehen mailan, pario bat bezala aurten uztartu dira!...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a

Sortze - Pilota finala - Argazki handiak trinketean eta pilota plazan

Sortze

Atseginekin joan den astean jakin dugu Zokoa auzoaldean kokatua den Etxetoa etxean bizi diren Laura eta Nicolas Parachou andere jauneri lehen haurra sortu zaiela, seme bat, Mikel deitu dutena. Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta uros bat Mikel ttipiari.

Pilotan, finalean galdu

Kimuak mailan ari diren Antoine Corret eta Teo...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a

Jean Verdun eskolan - Uda airosa

Jean Verdun eskolan

Urte guzian, ama eskolako gela guzietan, betiko ipuinak landu dituzte. Lan hortaz arrasto bat utzi nahian erakasleek deliberatu dute pertsonaia famatuak erakutsiko zituen freska handi baten egitea, kanpoko murru batean. Liburu batzuen marrazkiek inspiraturik eta eskolako laguntzaile trebe bati esker, proiektua gauzatu da. Pazkoko oporretarik landa haur guziek parte hartzearekin, freska sortu da eskolako kanpoa airosten...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a

Sortze - Meza - Pilota

Sortze

Goresmenak Baptiste Arrachea eta Elorri Zabalari. Ongi etorria egin diote Uhaina ttipiari, hilabete hunen lehen egunean sortua. Bankako bide gainekaldean den "Pagottoa" etxean bizi dira.


Meza

Kasu oren aldaketari: igande huntako meza, uztailaren 23a, usaiaz kanpoko tenorean izanen da, erran nahi baita goizeko 9tan.


Pilota Euskal Herriko xapelketako finalak

Esku-huska, plaza...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a

Pausuko bestak - Kakaxtu kontzertua - Amama filma - Organo kontzertua - Dongaitz txapelketa - Pilota - Gazte gunearen ekitaldia

Pausuko Bestak

Aurten, uztailaren 20tik 23ra izanen dira. Hilaren 20an, ostegunarekin, mus txapelketa Xaia ostatuan (19:00) eta Kantauri urruñar abesbatzaren kontzertua Pausuko elizan, urririk (21:00). Hilaren 21ean, ostiralarekin, besten idekitze ofiziala herriko Filipe Aramendi jaun auzapezarekin. Bidasoako joaldunak karrikaz karrika ibiliko dira. Horren ondotik, pintxo potea Zarpai Bandak animaturik. Alaiak taldearen kontzertua (21:30) eta DJ RAF-en animazioa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a

"Nafarroa Bizirik" ospakizuna - Donapaleu Herriko bestak

"Nafarroa Bizirik" ospakizuna Donapaleun

Zabalik elkarteak eta Donapaleuko Herriko Etxeak, Nabarralde eta Hernani Errotzen elkarteen partaidetzarekin, egun garrantzitsua antolatzen dute, irailaren 9an, ibiakoitzez, Nafarroako historia zati bat ezagutarazteko.

Oroitarazi behar da, 1523ko agorrilaren 28an, Nafarroako erresumak bere hiriburu administratiboa Donapaleun finkatzen zuela. Gaztelak bere inbasio gerlaren bidez, erresumaren hego partea bereganatua zuen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016