Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
Garazi Arrosaz
"Garazi Arrosaz" elkartasun lasterketa, urriaren 7 eta 8an iraganen da. Egun horien xedea da bularreko minbiziaren kontra borrokatzeko, informazioa pasaraztea, detekzioaren garrantzia azpimarratuz. Asteburu goxoa pasatzeko gisan, animazio desberdinak antolatuak dira, Akizeko kine eskolako ikasleek zangoen torraldiak ere eginen dituzte.
Konpostelako bidea(k) Euskal Herrian
Aurten 25. urteurrena beteko da...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
Jean-MarieLissardy
Iragan asteburuan pausatu da Jean-Marie Lissardy kostalde guzian biziki ezagutua eta preziatua zena. Urruñako itsas-hegian sortua, 70 urte betetzekoak heldu den hilabetean. Luzaz eta luzaz kartsuki arduratua portuko harat-hunatetaz.
Meza eta hitzaldi
Horra hitzordu berezia ortzegunean, urriak 5 (18:30), Ziburuko Jondoni Bixintxo elizan. Baionako apezpikuak meza emanen du Elisabeth...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
Familia liburuxka elebiduna
Hiriburuko herriak jadanik egiten duena, hemendik aitzina Hazparnek eginen du, familia liburuxka elebidun ofiziala eta bakarra. Beste herri batzuetan liburuxka hori hautuz aurkeztua da (Miarritze, Rennes, Quimper...). Auzapez andereak dio Hazparneko herriak eman behar diola euskarari merezi duen tokia, elebitasuna denetan emanez eta euskara ikasteko parada eskainiz nahi duen herriko langile orori.
Urrats berri bat ofizialtasunaren...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
70 bat afaltiar bildu dira joan den ibiakoitzean, irailaren 30ean, Amenduzeko eiheran Xilaba txapelketa segitzeko. Bi talde ari ziren: Eskukula (Pettan Prebende, Ramuntxo Christy, eta Bittor Tikoipe) eta Ez dok 5 (Maddi Sarasua, Xermin Camblong, Oier Urreizti eta Battitt Crousperyre). Saio ederra eta umoretsua eskaini daukute. Ez dok 5 taldea nagusitu da Eskukulari.
...Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
Joan den ibiakoitzean, EHZak bere urteko biltzar nagusia Kanbon egin zuen. Karia hortan elkarteko kideek 2024ko festibala Arberatzen antolatzea deliberatu dute. Irisarrin lau urtez egon ondoan, Arberatzeren itzulia orain. Iparraldeko leku anitzetan ibili ondoan 1996ez geroztik (Arrosan, Idauze-Mendin, Heletan, Lekornen eta Irisarrin), Amikuzeko eskualdeak ez zuen oraino festibala hau errezibitu. 2024an eginen du, elkarteak ekainaren 28, 29 eta 30ean Arberatzen antolatuko baitu. EHZak, lekuko...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
GARTXOT marrazki biziduna Donapaleuko zineman
Urriaren 4an, asteazken gauez (21:00) eta urriaren 6an, ostiral arrastiriz (18:00), bi emanalditan ikusten ahalko dugu marrazki bizidun eder hau.
Nafarroa Bizirik zikloaren baitan, Zabalik eta Argitze elkarteek adostu dute euskarazko film zenbait Donapaleuko programazioan pasatzea, gaiari guti edo aski lotuak direnak.
Lehen filma beraz Asisko Urmenetak ondu "Gartxot" marrazki biziduna...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016