Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
Eskubaloia
Nazional 2 mailan, lehen taldeak Bruges-en 34-24 irabazi du. Partida serios baten ondotik, prenazional mailan, bigarren taldeak Floirac-en kontra 22-37 galdu du. Frantziako xapelgoan, hemezortzi urtez petik taldeak Billère talde gotorraren kontra 20-38 galdu du.
Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik 29-20 irabazi du Bordes taldeari. Bigarren taldeak 21-27 galdu du Buros taldearen kontra. Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoak...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
Urruñar hautetsi eta herritarrak Seguran
Hilaren 30ean, larunbatarekin. Urruñako auzapeza, hautetsiak eta herritarrak Gipuzkoako Segura herrian izan ziren hango auzapez andere, hautetsi eta herritarrekin egun-pasa ederra egiten. Hau da lehen harreman ofiziala bi herrien artean, Urruña eta Seguraren arteko birazkatzea prestatzeko. Urte luzetan ibili dira urruñarrak eta segurarrak elkarrekin Euskal Herri osoan horren ospetsua den Iparra-Hegoa kultur ekitaldia...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
2023-2024ko kultur sasoia prest da, film, antzerki eta musika programazioa plantan jarria da. Gazteentzat eta prekarietatean direnentzat prezio eskuragarriak eskainiak dira, kulturarako sarbidea demokratizatzea helburutzat hartuz.
Oraindanik programazioa zehatza jakin nahi duenak saintpierredirube.fr/saison-culturelle-la-perle sarean aurki dezake.
...Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
Klimaren astea
Klimaren alde egiten den ohiko astea, urriaren 9tik 14ra iraganen da, aurtengo lema delarik "Uraren tokia, klimaren beroketa ikusiz".Karia hortara, zoinbat ekitaldi iragarriak dira. Argazki erakustea Larreko kultur gunean, sarien banatzea 14an. Urriaren 10ean (9:00), Arrantzaleen elkartearekin bisitatuko da arrainen pasarazteko eraikin berezia. Urriaren 11n oinezko ibilaldia Uzkaingo errekaren ur-jauziraino, Oinez elkartea deitu: 06-81-17-70-64,...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
Etxalar eta Sararen arteko akordioa
Leizarretako lepoan buruilaren 24an izan da mugimendu. Etxalarreko Xabier Etxarte eta Sarako Battitt Laborde auzapezek, biek elkarrekin "uso" ihiziarentzat akordioa izenpetu dute, ihizi mota hori egiten baita bi herrien eremuetan. Egun hortan egin dituzte joko batzu, bota-luze eta karrota botatze, bazen ere lantegi frango beren ekoizpenekin, ondotik bazkaria, ahatxekia kanpoan errea, 300 bat bazkaltiar baziren, eguna bukatu da dena...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
Buruilaren 23an, ezteiak ukan ditugu gure herrian. Iturraldeko Marie Gachen-ek hartu du espostzat Rémy Segueras, Marmande herrikoa. Meza ederra izan da, kantari arras onak izanez gomitetan. Uste dut jaun esposaren aldekoek anitz estimatu dutela Euskal-Herrian oraino egiten diren zeremonia eder horiek.
Marmande aldean biziko den kuple gazteari desiratzen diogu anitz zorion bere bizitzan, osagarri on batekin!
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016