Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a

Polliki dantza taldearen sartzea

Polliki dantza taldearentzat ere sartzearen egiteko tenorea etorri da, urteko biltzar nagusia joan den larunbatean iragan da. Egun horretan dantza kurtsoen segitzeko izenak hartuak izan dira eta urteko egitaraua presentatua. Luhusoko kabalkadaren inguruan ere puntua egina izan da.

Haurrentzat dantza kurtsoak ostiralez iraganen dira.

- 6 urtekoentzat (17:30-18:30)

- 7-11 urtekoentzat (18:30-19:30)

- 12-15 urtekoentzat (19:30-20:30)

Horrez gain, aurten...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a

Elizen arteko eguna - Lapurtarren BIltzarra - Izartxok 55 urte

Elizen arteko eguna

Iragan astean aipatu bezala igande huntan dugu Uztaritzen elizen arteko eguna, kanpotik etorriko diren misionest, serora eta apezekin. Egunaren egitaraua honela izanen da: (9:30) parropiako gelan elgarretaratze topaketak, (10:30) meza nagusia Jondoni Bixintxo elizan, (11:30) adiskidantzazko zintzur bustitzea eliza aitzineko parkean, (12:30) bazkaria piknik moldean misionesten lekukotasunekin, (14:00) film baten ondotik eztabaida. Jendea gomitatua da...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a

Oraina taldearen diskoa - Zoin toki euskararentzat Urruñan? - "Onbuaren Itzala" filma - Klima astea - Antzerki eskola - Kontzertua - Pilota - Adindunen ekitaldia

Oraina taldearen diskoa

Berriki Oraina taldeak bere diskoa grabatu du Urruñan, Xanoren estudioan eta jadanik plataformetan, sare sozialetan, zabaltzen ari da. Aipatu taldea Xano urruñarrak eta Xabi Albistur donibandarrak osatzen dute. Disko honetan baladak aurkeztu dituzte gitarraz eta bozez emanik. Hiru kantu hauek ditugu diskoan: Larrun, Menacant eta Les Oies et moi izenekoak. Zorte on talde berriari!


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a

Kasu! Ikastola eta Seaska kexu!

Joan den urriaren 4an ikastolako gurasoek eta Seaskako lehendakariak prentsa gomitatu zuten Beskoitzeko Herriko Etxe aitzinean, ikastola eta herriko kontseiluaren arteko gatazkaz pundu baten egiteko.

Gurasoak haserre handienean- Jaureguy eta Fesquine ko-lehendakariek gai minberatsuen istorio luzea egin dute. Huna hemen eraikuntza baimenari eman zauzkuten berriak:

"Hamar urte baino gehiago prefabrikatu prekarioetan egon ondoren, Herriko Etxeak errefusatu zigun,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a

"Itsasuarrak" batasunak 70 urte

Urteburu hau ospatuko da urriaren 14an, larunbatez. Huna nola iraganen diren gauzak:

- Ibilaldia bizikleta taldearekin (9:00).

- Gaztetxea gelaren estreinaldia (10:00).

- Pleka partida (11:00).

- Dantza ikusgarria Ataitze dantza taldeak eskainirik (11:30).

- Klikak alaituriko aperitifa eskainia eta mutxikoak Itsas'Arin-ekin (12:00)

- Bazkaria (14:00): entsalada gormanta, xerrikume errea, entsalada, gasna, deserta (arno, kafe, ttotta barne) 25,00€ -...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a

Afganistaneko musikariak entzungai

Haizebegi festibalaren karietara, Afganistaneko emazte orkestra sinfonikoak, Quintaou gelan, urriaren 14an (20:30), ikusgarria eskainiko du. Aitzin (19:00), toki berean mintzaldia proposatua da "Afganistanen emazte musikaria izaitea" gaiaren inguruan.

2010ean sortua, Afganistaneko Musika Institutu Nazionala herrialde hortako musika eskola lehena eta bakarra izan zen. Afganistaneko haurrek, haien sexua, sozial egoera eta jatorri etnikoa kontutan hartu gabe, musika klasikoa eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016