Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a
Bestak hurbiltzen ari!
Herriko programa ofiziala - Jean-René Etchegaray auzapezak, Henri Lauqué besta batzordeko presidenteak eta Yves Ugalde kultura axuantak besten programa aurkeztu dute. Besta tradizionala atxikia izanez, musikari, kulturari eta kirolari leku inportantea emanen diona, belaunaldi guziak elkarturik.
Aurtengo berrikuntzetan Mosoeletako atean egunero Mouss'Roll animazioak iraganen dira, auzo horretako...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a
Iparraldeko Pilota Batzordea
Aurten elkartea 100 urte antolatua izan zela, karia hortara manifestazio anitz eginen ditu. Herri anitzek onartu dute beren laguntza ekartzea. Hortako bakoitzak beren herriko pilotari famatuen afixak etxe paretetan eman dituzte. Sarak plazako Etxeberria partean, alde batean "Jean Lemoine" eta bertzean "Paul eta Jean Fagoaga" bi anaiak, hiruak xisterazko jokalariak eta Lur Berri gelan "Inazio...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a
Larunbat huntan Bestela abesbatzak antolatzen du kantaldia Hiriburun La Perle gelan (20:30). Lehen partean entzunen dira Elena eta Julie andere gazteak, Liliren parte hartzearekin. Bigarrenean ariko da Bestela abesbatza, Iparraldean ezaguna, zuzendari duela Sophie Larrandaburu zuberotarra. Abesbatzak 20 gizon ditu, astelehen oroz Baionako Largenté ikastetxean errepikatzeko biltzen direnak. Kantura biltzen dira berdin Hendaiatik eta ere Mauletik. Beren ibilmoldea dute horrela finkatua....
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a
Joan den astean Jean Pierre Uhalde bere azken egoitzara lagundu dugu, 88 urtetan. Denek Jean Pierre Guyanekoa deitzen zuten. Alabainan anitz urtez kurriarazi zuten Antoinette bere emaztearekin Baigorriko Guyana saltegia, berak etxez-etxe turnadak egiten zituela.
Sortzez Iholdikoa, beren erretira lekutako Azkarate hautatu zuten. Gizon konpainia onekoaren oroitzapena utziko dauku. Izan zadien auzoekin, Lurdan eriekin, gerlari izanekin bete xerbitxu egiteko prest zen.
Gure doluminak...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a
Bere adin handiarekin herriko gehiena zen Jan Battitt Migelgorri Goihenetxeko nagusi xaharra zendu berri da. Gizon xuta ernea eta argia izan da, ezagutu dugunentzat gogoz eta gorputzez halaber jendartean eta familian. Zinez osasun ona izan du 103 urteak bete arte.
Haren familiarekin gaude atxikimenduz eta atsegabez.
...Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a
Artzain xakur lehiaketak
Animazio batzordeak eta Ipar Euskal Herriko Artzain Xakur elkarteak, uztailaren 20an eta agorrilaren 3an (18:00), artzain xakur lehiaketak antolatzen dituzte, Jaureguy errugbi zelaian. Sartzea 10€ helduentzat eta 5€ haurrentzat.
Donibane Garaziko gazteriak jateko eta edateko proposatuko ditu.
Zitadela bisitatu
Uda huntan lehen aldikoz Zitadela bisitatzen ahal da (10:00-13:00 eta 14:00-18:00),...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016