Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
Jakin dugu Sonia Abdesselem eta Mathilde Salguedo gure herriko Lapurdi zonalean mediku bezala plantatuak direla, Bidarraiko bidean. Bi mediku hauek orain arte ordezkoak egin dituzte. Aipatzen delarik baserri munduan mediku eskasa dela, plazer da holako berrien segiaraztea. Hitzorduarentzat 05-59-08-91-09 edo Doctolib gunetik egin daiteke.
Ongietorri beroena desiratzen diegu!
...Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
Eri artategira joan eta hamar egunen buruko gorputz etxera, hola izan da Noélie Ruspilen bizi bururapena, Jainkoak bereganatu duena 87 urtetan. Egia erran Noélieren bizia bete-betea izan da, gazterik Lurden sasoi egiten, hor zuen Clément bere senarraren ezagutza egin. Esposatu ondoan jo zuten Parisera, han ostatu bat harturik luzaz lan egin, ez baitzuen bikotea lanak izitzen, gero Hendaiara jin ziren hor ere komertzio bat hartu eta erretira adin arte atxiki zutena.
Heletan, bere...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
Plazer handirekin jakiten dugu Alarbarian, agorrilaren 6an nekatto pollit bat sortu dela, Nerea deitu dutena. Mattin Labat eta Marina Membrederen lehen haurra. Goresmen beroenak zueri Marina eta Mattin, zueri Babé eta Jean-Claude eta agintza zoriontsuenak sortu berriari.
...Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
Harpealde trinketean
Palantxazko pilota lehiaketa, 75 paretan mugatua, azaroaren 13an hasiko da. Aitzineko urtetan bezala 4 maila izanen dira: 1, 2A, 2B eta 3.
Izenen hartzea ordain sariarekin batean, urriaren 14an eta 21ean (10:00-12:00) trinket aitzinean eginen da edo Carmen deituz: 06-68-56-69-33 eta ordaintzeko txekea postaz igorriz.
Herriko bestak urriaren 6, 7 eta 8an
Xehetasun eta xuxentze ttipi batzuekin berriz aipatuko...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 28a
Oihenarten poemak
Pantxix Bidartek eta Monsieur Gadouk osatuBibibikoteak, Arnaut Oihenart zuberotar poetaren idatzien inguruko kantu-errezitala eskainiko du, Biltxokon, irailaren 30ean (12:00).
Ketariatik mundura" nano pastorala
Irailak 30ean, larunbata (17:00), Plaxota plazan (euria balitz Laugan) Mixel Etxekopar-ek idatzi "Ketariatik mundura" nano pastorala emana izanen da. Ihitz Iriart, Maika Etxekopar eta Beñat...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 28a
Buruilaren 30ean, Sorogaineko bestak iraganen dira. Egun guziko egitaraua prestatua da, Sorogain mendiaren bi aldeetako jendeak elkartzeko xedea duen Mugak Apurtu elkarteak.
Goizean bilkura idekia proposatua da, eguerditan aperitifa alaitua, bazkari auto-kudeatua (talogileak eta hanburgesak izanen dira). Arratsaldean Ilargi berri kontzertua (16:00) eta ondotik Iruñako Duguna dantza taldearen emanaldia.
Ongietorri deneri!
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016