Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 06a
Ortzaizeko kulturaldia
Urzaiz elkarteak antolatu duen lehen kulturaldiak arrakasta pollita bildu du, bai Asisko Urmenetaren liburuarentzat Menta liburu dendan eta berdin biharamuneko kantaldiak ehun bat entzule bildu ditu Goicoechea ontzigilearen lantegian. Bertsu afariak Etxeberriko ezkaratza bete du, berrogei bat lagunez. Lehen kulturaldi hortaz pozik atera dira antolatzaileak eta hain segur ondoko hilabeteetan beste ekitaldi batzu antolatuko...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 06a
Irakur
"Ziburu, hartu liburu" saila abiatua da beraz, polliki abiatua eta kasik hilabete guzia iraunen du. Herriko Etxea sustatzaile, mediateka eta elkarte asko partzuer, hitzordu frango noiznahi toki desberdinetan, hala nola Zokoan, Mariñela plazan edo(ta) Iturri-Baitako parkean, jendea sustatzeko irakurtzen artzera, bereziki jende gaztea, idazle eta beste artista zonbaitekin, ardura besta giro goxo batean. Denentzat, irakurtzen artzeak anitz munta duela segur, hori...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 06a
Eskulangile merkatua asteartetan
2013an sortu artisau merkatuak, Arbaso elkartearen ekimenez, uztail eta abuztuko astearte guziz, hasiera eman du, uztailaren 4an. Postako plazan (9:00-13:00), 20 artisauek beren lekua hartzen dute, eskuz eginiko sorkuntzak publikoari aurkeztuz. Hauetan askok, beren obrak jendeen aitzinean lantzen dituzte, bisitariek hobeki ikus dezaten zer lan daramaten. Artisau-artista hauen artean bada hauta, hala nola bitxiak, tapizagile, zeramika,...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 06a
Oinezko ibilaldi gormantak, joan den igandean
Joan den igande goizean, eskola giristinoko burasoek egin gomitari segida emanik, 200 bat ibilkarik parte hartu zuten "Oinezko ibilaldi gormantak" deitu ekitaldian. Aroa tapatua izanikan ere, mendizaleek Aiherrako kasko eta zola ederren ezagutzeko parada ukan dute. Ongi seinalatuak ziren bidexketan barna ibili dira oinezkariak, bakoitzaren bere formaren arabera. 6, 13 edo 15 kilometroko ibilbideen artean bat hautatuz....
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 06a
San Josepe eskola
Gan den larunbatean San Josepe eskolaren besta eguna zen, arratsalde apalean haurrak hasi dira beren ikusgarria ematen, gauza ederrak egin dituzte, partikulazki handienek, ttiki horiek ere politak ziren. Bai eskola emaileek, bai eta haur atxikitzaileek merezimenduak badituzte, haur guziekin holako erakusketa prestatzeko lan handia ibili baitute. Ondotik aperitifa eta afaria, 230 bat heldu baziren...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 06a
Ikasturtearen bururatzea
Bigabat eskola publikoan urte hondarreko besta ekainaren 9an zuten herriko gelan.
Aiherra eta Izturitzeko buraso andana ederra bildu zen haurren ikusgarrietan. Ondotik janari eta edari eskaini zen deneri.
Arberoa Ikastolan ekainaren 24an larunbatarekin zuten urteko besta. Goizarekin "Arberoa historian barna" haurrek gidatu bisitak antolatuak ziren taldeka:
- Historiaurrea: Otsozelaiko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016