Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
Herri-Urrats euripean
40. edizioa ez da ahanztekotan, Gatiburen "Euritan dantzak" hartu du benetako zentzua. Bezperako uholdeek arriskuan emana zuten ekitaldiaren gauzatzea, antolatzaileek agintariekin betan erabaki dute azken mementoan bestaren mantentzea. Baldintza berriek asko murriztu dute bestaren eremua, jarduera gehienak bildu dira Araba gunean (Kanping-car delakoen aparkalekua). Usaian baliatzen diren laborantzako landak autoen aparkatzeko ezin erabiliak ziren,...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
Frantsesenia lizeoa: "Haur eri" elkarteari sustengua
Frantsesenia lizeoko terminaleko klasean, taldeka behar dituzte proiektu batzuk muntatu. Zenbaitzuk Garazi-Baigorriko xahar etxeenelkarretaratze arratsaldea antolatu dute, beste batzuk Frantsesenia lizeoko 70. urteen antolaketari buruz pentsaketetan ari izan dira. Hori dela eta, klase horretako 4 neskek pentsatu dute Haur Eri elkartearentzat bixkotx saltze baten antolatzea, Donibane-Garaziko merkatuan egin dena....
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
Ekainaren 11n, igandearekin, erreka garbiketa iraganen da, Iturritik elkarteak antolaturik, Urepeleko Herriko Etxearekin elkarlanean, hitzordua plazan emana da (10:00). Iturritik elkartea sortu da belaunaldi guzietako pertsonak erreken zaintzearen garrantziaz ohartarazteko xedez.
Egun horretan, ingurumenaren alde aritu nahi duten partaide guziak ongietorriak izanen dira, Herriko Etxeak, elkarteak, lekuko enpresak eta bistan dena herritarrak. Haurrek ere lekua ukanen dute, burasoen...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
Maiatzaren 29an Mendekoste astelehenez Ainhoan iraganen da. Prozesioena abiatuko da Ainhoako elizatik (9:00), Arantzetako Andre Mariaren kaperaraino, (10:30) Lapurdiko San Mixel Garikoitz parropiako erretore berria, Jean-Paul Martinon jaun apeza, izanen da biltzarburu euskaraz ospatuko den mezan.
Fededunen dohaineri eta "Ainhoako Kaperaren Lagunak" elkartearen lanari esker, 2018 eta 2019an eraikina osoki berritua izan da eta Baionako apezpikuak 2020an benedikatu du.
Mezaren...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
Heldu den ekainaren 3 eta 4an "Udaberria Dantzan" besta iraganen da. Usaian bezala, egun horretan Donibane Lohizune dantzaren topagunea bilakatuko da, Begiraleak elkarteak antolaturik.
Ekainaren 3an - Begiraleak taldeko dantzarien kabalkada, belaunaldiak nahasirik (15:30), beste 3 talderen parte hartzearekin: Ataitze (Itsasu), Xaretako dantzariak eta San Joan Konpartsa (Hernani). Ondotik (18:00), Luis XIV plazan dantzak eta mutxikoak
Ekainaren...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
Labourdins elkarteak 110 urte
Ospakizunak hasi dira joan den ortzegunean meza nagusiarekin, Jondoni Bixintxo elizan, Jean Mixel Barnetche erretoreak bere mintzaldian sustengatzen zuela elkartea beti ebanjelioaren bidetik segitzera. Meza ondoan jendea bildu da Bilgunera sariztatze batzuen egiteko. Elkartean denak bolondresak izanez, askok lan anitz eta zerbitzu egiten dute edozoin alorretan: musika, zangobaloi, kantu, administratibo lanetan eta antolaketetan, ez dira...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016