Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a
Seigarren aldikoz, Herriko Etxeak sustatzen du sail berezia, "Ziburu hartu liburu", jendeak sustatzeko, bereziki jende gazteak, irakurtzen artzerat, egitarau nasai batekin. Egitarau horren aurkezpena ortzirale huntan, herriko mediatekan (10:30). Gero, zernahi ausagailu beraz ekainaren 28tik uztailaren 18a arte. Erakusketa, ibilaldi eta beste.
...Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a
Mendikleta
Erran bezala, ekainaren 25ean, igandean beraz, iraganen da Mendikletaren 9. edizioa, Ortzaizeko ikastolak antolaturik. Hiru ibilbide, mendiko bizikletaz: 23km, 35km eta 45km, Artzamendiko mazeletan. Eta bestalde oinezkoentzat bi ibilaldi: 8km eta 15km. Izen emaitea tokian berean 7:30etatik goiti (10€ bizikletarientzat eta 6€ oinezkoentzat). Eguerditan, tokian berean jateko posibilitatea, denentzat.
Bidarraitarren...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a
Oraikoan neska gazteak eta zinez gazteak,Lutxi Harriet eta Clara Bordato bururaino beren lekua atxikiz. Euskal Herriko kopa ez zuten gustukoa. Bi kintze gehiagokorekin Denek Bat-iutzi ondoan horra nun Frantziakoasegurtatu duten Kapito Harriri gaina hartuz: 30/12.
Biba neskak eta Zaharrer Segi!
...Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a
Konferentzia
Ekainaren 24an (15:00), Herriko Etxean, Alexandre Dupont-ek hitzaldia emanen du: "Erregezaleak eta kontrabandistak. Baxe Nafarroa 19. mendeko karlistaldietan".
Punpeka
Herriko Etxeak eta animazio batzordeak euskal dantzak bultzatu nahian, uztaileko, agorrileko eta buruileko laugarren igande guziz, Herriko Etxeko plazan (11:30) gomita zabaltzen dute. Lehena igande huntan, ekainaren 25ean iraganen da. Punpeka musikari...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a
Jondone kari urtero bezala, ekainaren 22tik 26a arte herriko bestak iraganen dira. Gomita luzatua da gorriz eta beltzez jantzirik etortzea, kantuz eta dantzan aritzeko gogoarekin. Egitarau aberatsa proposatua da, zenbaitzuk aipatzekotan ostegunarekin Ducontenian kitorik iraganen den kontzertua Neomak emazte taldearekin (21:30) eta Donibaneko suak larunbatarekin eliza aitzinean iraganen direnak (22:00).
Eskoletako ikasleek besten idekitzearen karietara, Herriko Etxeko balkoitik...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a
Jondoni Petri ekainaren 29an ospatzen dela, Hiriburuko patroia izanez, urtero bezala bestak ekain hondarrean ospatzen dira. Aurten ere egitarau aberatsa aurreikusia da, ekainaren 23an ofizialki hasiko dira (19:00) eta igande arte iraunen dute.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016