Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a
Pilota
Nesken Frantziako xapelketako palantxa finalak igande huntan jokatu dira, Baigorriko trinketean, baginituen 3 talde Zaharrer Segitik.
1. mailan: Joana Aguerre Amaia Serrekin hasi da Senpereren kontra, bainan Amaia 20 pundu ingurutan zirela, zangoan kolpatu da eta Claire Bordagarayk ordezkatu du. Azkenean Senpere xapeldun da 40/36.
2. mailan: Terexa Oçafrain - Leire Latxaguek galdu dute 27/40 St...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a
Bide trabatuak
Uztailaren 3an Frantziako Tourra pasatzen dela eta, Herriko Etxeak abisua zabaltzen du egun horretan bide batzuk hetsiak izanen direla. Bestalde uztailaren 1etik (8:00), uztailaren 3a arte (18:00) lasterka pasako den bidean ezin da aparkatu. Trafikoa hetsia denetik, ibiltzea ezinezkoa izanen da.
Autobus sareak eguerditan geldituko dira, eskolako garraiorik ez da izanen, Herriko Etxea Errektoretzarekin ari da gogoetatzen ikastetxeak hetsiak egon...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a
Hogeita hamar bat pertsona bildu dira Urepelen, aitzineko igande goizean, Iturritik elkarteak deiturik, Urepeleko Herriko Etxearen laguntza aktiboarekin. Hainbat taldetan antolaturik, Lohitzeko erreka bazterrak garbitu dituzte Urepeleraino. Tona erditik goiti hondakin 3 orenez. Plastikoa, laborantxa plastiko beltz zaharrak, pneumatikoak, nylonezko hariak, etxetresna elektrikoen karkasak... Hondakin zahar anitz eta zenbait berriagoak: Bereziartua saltegiak eskaini zituen zaku handiak...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a
Baionako Gau eskolaren besta
Ekainaren 23an (19:00), Zizpa Gaztetxean urtea bururatzera doala, Gauk Eskolak gaualdia antolatzen du, AS04 rapero taldea eta Santi entzungai izanen dira. Izanen da jateko eta edateko, sartzea dohainik.
Hizkuntzen poteo
Ekainaren 30ean, Maubec karrikan kokatua den Hizkuntzen Etxeak 5 urteak ospatzeko Santespietan "hizkuntzen poteo" antolatua du (18:00). Hitzordua Maubec karrikako egoitzan emana da, 6...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 15a
Eta bai! 60 urte du San Josep eskola pribatua sortu zela! Eta urteburu hau handizki ospatuko da ekainaren 24an, larunbatez. Hauxe izanen da egitaraua:
Meza (9:00).
Kabalkada (10:00).
Haurrek prestatu Ikusgarria Atharri ezker paretan (11:30).
Oren batean zintzur bustitzea eta zikiroa (25,00€).
Izenak aitzinerat eman behar dira telefono huntara deituz: 07-82-98-56-64, edo helbide huntara: apel@sanjosepitsasu.com.
...Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 15a
Urzaiz elkarteak kulturaldia antolatzen du ekainaren 21etik 23ra.
Ekainaren 21ean, asteazkenarekin, (17:30) haurren dantza ikusgarria, herriko plazan, ondotik (18:30) Menta liburu dendan, Asisko Urmenetaren komiki aurkezpena (sartzea urririk) eta bururatzeko zintzur bustitzea.
Ekainaren 22an, ostegunarekin (19:00), Goicoechea eltzegile lantegian, musikaldia Lumi eta Habia taldeekin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016