Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
Ezpeletenian maiatzaren 12an (19:30) Kepa Altonagak "Axularen gerizapean" liburua aurkeztuko du. Kepa Altonagaren liburuak 1925eko Axular eguna du abiatzeko aitzakia. Han gertatutakoak, hura gertatzeko gertatu beharrekoak eta gertatu ez zirenak baina zitezkeenak.
...Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
Joan den astean berri on bat jakin zen. Linda eta Peio Antchagnoren familia seme batez emendatu zela, Jokin deitu dutena. Orain, Ibai-ek jostatzeko laguna ukanen du. Goresmenak burasoeri eta Jokin ttipiari bizi luze eta uros bat desiratzen dakogu!
...Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
Maiatzaren 21ean igandearekin, elizan (17:00), Ezpeletako Gozatuz emazte abesbatzak, Jean Paul Brust-en zuzendaritza pean eta Christophe Thomas gitarran, Behobiako (Irun) Bidasoaldekoak koru mistoa gomitatu du.
Talde bakoitzak 9 kantu emanen ditu eta bururatzeko 2 kantu elgarrekin.
Kontzertu goxoa: kantu euskaldunak gehienbat, baina gaztelaniaz eta zuluz ere bai, Gozatuz taldeari dagokionez. Sarrera 10 euro, urririk haurrentzat.
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
Maiatzaren 21ean gure saindu ezaguna bere sorterrian ohoratua izanen da. Duela 100 urte xuxen, Pie XI Aita Sainduak altxatzen zuen Dohatsu 60 urte lehenago hila zelarik; aldiz sainduen herrukan Pie XII Aita Sainduak zuen ezarri, 1947ko uztailaren 6an.
Beraz egun berezi hori hasiko zauku otoitz ibilaldi batekin (10:00), elizaren pekaldetik Karakotxera arte. Ondotik meza izanen da usaiako beila tokian (11:00).
Orduan, gutarik bakotxari doakio indar baten egitea egun hortan parte...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
"Arberua lurra etxebizitza" kolektiboak jakinarazten du etxe bat 1.270.000 eurotan salgai emana izan dela. Horren salatzeko maiatzaren 18an (11:00) Sanoki gela aitzinean biltzeko gomita zabaldua da. Salgai den etxe horren aitzin elkarretaratzea iraganen da.
...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
Kaxkarotak
Jakintza elkarteak beste aldizkari bat atera du, hirugarrena arras epe laburrean. Bi gai elgarri josiak. Alde batetik Kurutze-Gorri eta Kurutze-Xuri, Ziburuko bi auzoalde, elgarretarik hurbil direnak.
Oroitarazia zauku Kurutze-Xuri horren itzulian bazela denboran ospitale bat, aterbe zerbait segurtatzen ere zuena Konpostelarat zoatzin beilarieri. Bestalde, bi auzoalde horietan izan da luzaz saltegi frango, anitz desagertuak iragan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016