Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
Dolu
Baigorriko Larrazkena etxera aspaldian erretiratua, Paxkalin Axeritogaraiek, sortzez Ardans, 93 urtetan utzi gaitu, Alduden sortua gazterik jina zen Irisarrira. Badu zonbeit zerbitzu eginik pietun gisa eta gero kabala pizuaren arduradun. Jakes bere senarrarekin Herriestako etxe berrian baitzuten egon tokia, ez zenlan lekutik urrun, beharrorduan denentzat beti esku menean zen. Ez bazuten berek ondokorik ukan, laket zuen auzoko haurrez arta hartzea. Zeruan baldin...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
Heraitze'Koop
Elkarte berri bat Heraitze'Koop izenarekin sortua da Heraitze auzoan. Ideia duela kasik urte bat abiatua zen, tokiko 20 bat biztanleren artean, helburu batekin: nola bizi bat eman auzo hortan? Auzo horrek etxe bizitza kopuru handia du, eskola bat badute, kapera bat ere noizean behin meza batekin, bainan beste ezer ez da, ez saltegirik, ez eta ostaturik. Larregienea jauregiaren aldean UGECAM erakundeak duen etxea bada, elbarrituentzat baliatu dena. Gehiago...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
"Haur eri" elkartearen aldeko gaualdia
Maiatzaren 12an, elizan (21:00) "Haur eri elkartearen alde kantaldia antolatua da. Entzuten ahalko dira Kanatxantxak, Ozenki eta Gogotik taldeak. Sartzea dohainik, bakoitzak nahi duena emanen du, etekinak "Haur eri" elkarteari emanak izan dira.
Erakusketa
Itzal Aktiboa elkarteak, erakusketaren ikustera joaitera proposatzen du, Christian Saint-Marc eta Iker Valleren obrak ikusgai izanen dira,...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
"La Table du soir" elkartearen gaualdia
"La Table du Soir" elkartea, prekarietate egoeran diren pertsoneri otordu beroak eskaintzen dituenak, duela 30 urte sortua da. Karia horretara maiatzaren 13an, Errepublikako Plazan partekatze eguna proposatzen du (12:00-20:00), besta giroan, edozeinek parte har lezake. Aurtengo sasoian 11.380 apairu zerbitzatuak izan dira, 198 laguntzaileri esker, sustenguz larunbatean itzuli baten egitea merezi...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
Heriotze
Maddi Dutey (sortzez Liciaga) Lezparze Aparaingo etxekandere ohia 94 urtetan pausatu da. Bidarrain, bere alabaren etxean bizi zen urte andana bat huntan. Doluminak familiari.
Nafarroaren Eguna
Ez baitugu, nahigabe batengatik, joan den astean Baigorriko berririk eman ahal ukan, huna beranta puxka batekin, aitzineko igandeko Nafarroaren Egunaren argazki bat, elizako plazako dantza ekitaldian hartua. Goresmen beroenak...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
Betidanik, kermeza egunarekin arrakasta bazuen tripa saldak eta tripotxak Ortzaizen. Nahiz ez duen gehiago kermeza antolatzen, Garbi elkarteak tripa saldaren ohidura atxikitzen du eta aurten ere eginen du. Etxerat eramaiteko bakotxaren partea 12 euro gostako da eta Garbi gelan banatua izanen da maiatzaren 20an, larunbatarekin (14:00-17:00). Haatik manatu behar da maiatzaren 16a aitzin deituz telefona hauetarat: 06-03-68-66-94 edo 06-46-61-19-87. Manatuaren bila...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016