Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a

Begirada 2023 - Udako erakusketa Mediatekan

Begirada 2023 Donapaleun

Seigarren aldikoz, Begirada elkarteak argazki jaialdia antolatzen du, uda huntan. Ekainaren 15etik irailaren 17ra, bostehun argazki, hamabost leku desberdinetan banatuak izanen dira (gune kultural, plaza, lorategi, saltegi), norberak librean ikusteko gisan. Argazki bakoitzak, begirada bat ekartzen du gure egunerokotasunari, historiaren eta ohituren alderdi zenbait erakutsiz.

Aurtengo ohorezko gomita, Alain Laboile da. Berak egin...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a

Garruzeko bisita gidatua


Ondarearen eguna kari, Lehengo Garruze elkarteak herriaren itzulia egitea proposatzen du. Okasione ona herri hunek dituen aberastasunak aurkezteko, hala nola bere etxe ederrak, karrikak, eliza, hilerria eta bistan dena laster milurteko feria errezibituko duen plaza nagusia.

Gidariek, Garruzeren iragana eta bilakaera mendeetan zehar gogoratuko dute.

Hitzordua, Pelegrinia etxearen ondoan emana da ekainaren 24an, ibiakoitzez (16:30).

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a

Egoera zibila


Sortzeak: Dano Bondenet Meril (05/08)

Ezkontzak: Dinaul Clement Nicolás eta Vicenty Marie-Laure Aurélia (05/19), Osowosky Geoffrey

Jean eta Ordonez Valens Jhon Jairo (05/19), Ibarbide Eric eta Miquelajauregui Melanie Laurence (06/03).

Heriotzak: Curutchet Jean Emile René (04/30), Santesteban Marie Luberriagaren esposa (05/25), Metaire Olivier Lucien (06/06) eta Martin Jacqueline France...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a

Arruntzako kantaldia - Kermeza - Beroten kontrako plana - Biltzar nagusia - Hiru hitzordu

Arruntzako kantaldia

Ekainaren 11n, arratsaldez, iragan da ''Hospitalité Basco Béarnaise'' erakundeak antolatu kantaldia, Arruntzako elizan. Zorigaitzez jakiten zen lehen partean beharrak ziren amikuztar bi andere gazteak ez zirela etortzen, bietarik bat eriturik. Agian bestaldi batez. Heien falta ordezkatzeko Kriolinak taldeak onartu du gogo onez beren partea zonbait kantuz luzatzea. Kalitate handiko kantaldia izan da, horien talendua ezagutua da. Gainera dohainik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a

Errugbia - Konfirmazionea - Eskola publikoa - Egoera zibila - Pilota

Errugbia

Aitzin hortan Sara eta Senpereko 5 urteko haurrek egin dute errugbi jokoaren asmatzea. Behar zen ikusi haur ttiki horiek baloiarekin nola moldatzen ziren, behar bada ondoko urteetan jokolari onak ukanen ditugu. Merezimendu eta eskerrak antolatzaileeri.

Konfirmazionea

Erearoaren 24an larunbatarekin parropiako 49 haurrek konfirmazionea ukanen dute, Sarako elizan (15:30). Apezpikuak eta Jean-Paul Martinon...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a

"Ehun urtez"

Lehen kabalkadako emanaldia joan den ibiakoitzean emana izan da. Arratsalde apalean eguraldia ez bazen ikusgarriaren emaiteko aproposa, ortziak eta euri erauntsiak zirela, ikusleak beldurrik gabe hurbildu dira, arrosatarrek prestatu obraren ikusteko. Gaitzeko lana eramanik, belaunaldi guzien parte hartzearekin, 3 orenez dantzariek eta zirtzilek plaza alegeratu dute, bururatzean fandango sorkuntza batek eta jokolari guziek eman kantuarekin ikusgarria bururatzen zela. Zorionak merezi dituzte...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016