Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 29a
Arno salmenta
Garaztarrak dantza taldea ikusgarri baten prestatzen ari da. Karia horretara urri bukaeran emanen duen ikusgarri berriaren diruztatzeko arno salmenta apailatu du. Manatzeak egiten ahal dira uztailaren 28a arte, Facebook-en bidez "Garaztarrak dantza taldea" bilatuz.
Banaketak agorrilaren 30ean eginen dira, beraz ez duda!
Mendiak eta artistak
Garazi eskualdean GR10 eta Konpostelako ibilbideak gurutzatzen dira....
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 29a
Pilota
Finalerdietan - Irisartarrak Pilotako esku-huskako hiru parek, aste hondar huntan, final-laurdenak jokatzen zituzten. Artekoetan: Jon Mollon-Txomin Sallaberenborde 30 / Denek Bat 17. Finalerdietan Jon eta Txomin-ek Zaharrer Segikoak parean ukanen dituzte. Hirugarren mailan: Xan Bidart-Julien Arbeletche 30 / Sarako Izarra 17. Orain, Xan eta Julien-ek final-aitzineko partida Amikuzeren parean jokatu beharko dute. Bigarren mailan:...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 29a
Beti Gazte
Elkarteak erearoaren 17an larunbatez, bere bigarren elkarretaratzea egin du Les Trois Fontaines jatetxean. 55 kidek egun goxoa pasatu dute, ederki bazkaldu, jateko onak, bero beroak, Garate familiak ongi errezebitu ditu. Dena umore onean pasatu da, euskal kantu eder batzu emanez, arratsalde apalean jendea ustez satisfos erretiratu da. Elkartearen buruzagiek denak eskertzen dituzte.
Zazpiak bat
Gan den...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 29a
Besta Berri eta Otaba ondo
Aro ona lagun, bi igande eder eta airosak gozatu ditugu, ohidura xaharrak atxikiz, otoi ez galtzera utzi. Milesker gazteriari, aldare muntatzaile, dendari, bi igande horietan prestatzen arizan diren guzieri, eskerrak ere soinulari eta Arberoako kantariek eta parropiako hiru apezeri: Dominique Errecart erretorari, Tote Saldubehere eta Xipri Arbelbideri. Heldu den urte arte!
Donamartiriko pestak
Horra...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 29a
Uholdeen desmasiak
Iragan astearte arratsaldean, beste herrien artean, Hazparne handizki joa izan da: ortzi, haize, barazuza jauts-ahala jasan du denbora laburrez bainan biziki bortizki. Dakizuen bezala laborariek ondorio latzak dituzte eta karrikak urpean gelditu dira, ura etxe eta ostatuetan sartzen zela. Ezkia ikastolan, hau xola batean izanki, ura sartu da, pasatu, izialdura eta zikinkeria utziz. Holako gertakari anitz iragaiten da denetan aurten eta erraiten da ez...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a
Primadera bururatzera badoa eta uda hor dugu, jeikitzen girelarik lehen behakoa egiten dugu zer denbora egiten duen ikusteko. Aurtengo primadera erran daiteke biziki aberatsa ukan dugula, udak zer emanen duen ikusiko!
Heriotza À¢'€'" Herrian bat ukan dugu, Oreguy Jean, Bidarrain sortua, 76 urte zituen. Ezkontzaz Bankara etorria, Martinez Jacquelinekin ezkondua, lau haurren aita zen. Gure dolumin bizienak eskaintzen ditugu familia...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016