Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
"Topa"
Maiatzaren 27an, Gaztelu zahar frontoian Kuka konpainiak "Topa" ikusgarria emanen du, ordua ez da finkatua, bakarrik gauean izanen dela errana da.
Ikusgarriaren mamia "Lau gazte plaza batean aurkitzen dira. Gure herrietako edozein plaza izan daiteke. Musika entzun orduko, gazteak dantzan hasten dira, egunerokoa da beraientzat. Haien adierazpen forma da. Batzuk euskal dantza tradizionalean trebatutako dantzariak dira, beste batzuk hip hop dantzariak....
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
Makea-Lekorneko Eskuz Esku elkartea, 2017an sortu zen etorkinen sustengatzeko eta hemen integratzeko. Elkarteak egoitza bat segurtatzen die, beharrez janaria hornitzen eta administrazio urratsetan laguntza ekartzen. Bestalde ibiltzeko beharrorduan, laguntzaileek eramaiten dituzte.
Hots beren herria utzi behar ukan duten pertsona horiek, egoera dorpean bizi izanez, Eskuz-Esku elkarteak eginahalaz horien ongi-izaitea hobetzeko xedea du.
Elkarteak biltzar nagusia egin berri du,...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
Bi heriotze izan ditugu herrian. Bata Dominika Apessetche 84 urtetan, sortzez urepeldarra, ezkontzaz Azkaratera etorri zen. Izpurako zahar etxean erretiratua zen. Doluminak ahizperi eta ahaideeri.
Bigarrena izan da Aline Errecart. Anitz urtez, Henri bere senarrarekin "Iputxainia" ostatua kudeatu zuten, 91 urtetan hil izan da Baigorriko Larrazkena zahar etxean. Gure doluminak familiari.
...Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
Gizonetan, sasoineko azken partidan, nazional 2. mailan, lehen taldeak ttantto batez galdu du, Asson herrian, 26-25. Multzoko 7. da, heldu den sasoinean maila berean jokatuko du. Prenazional mailan, bigarren taldeak galdu du, Villenave multzoko lehenaren etxean, 24-13.
Nesketan, prenazional mailan, Kanbo-Irisarrik aise irabazidu Saint Médard taldeari, 36-12. Euskaldunak multzoko lehenak dira, 15 egunen buruan, finala jokatuko dute, Bruges hirian, Riberac taldearen kontra, Akitania...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
Buruilean iragan beharra da ohiko Amarrain besta, parropiak antolaturik. Besta horren prestatzeko, haatik, bilkura bat eginen da ekainaren 2an, ostiral arratsez (20:00) Herriko Etxean. Bilkura inportantea, zeren besta horren orain arteko arduradun nagusiek beren tokia uzten dute, gazteagoz osatutako talde berri batek giderrak har ditzan. Orain artekoak prest dira bazterretik eskukaldi baten ekartzeko, bainan beste batzuek ardura nagusia hartuz. Deia luzatua da, beraz, nahi bada Amarrain...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
Lurdako beila
"Hospitalité basco béarnaise" elkarteak, Lurdara egun bateko beila antolatzen du, ekainaren 10ean, larunbatarekin. Autokarraren antolatzeko, izenak eman behar dira lehenbailehen, berantenaz ekainaren 4a aitzin telefonoko zenbaki huntara: 06-19-34-29-45.
Amen Besta
Ekainaren 4an, Amen Besta egunean, Ortzaize eta Arrosako eskola publikoko burasoek lore...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016