Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a
Euskal Herriko emazteak
Hilabete erdi bat baizik ez da gelditzen Ospitalean agertzen den "Emazteak euskal jendartean" erakusketaz gozatzeko.Ekainaren 16an, ostiralez, erakusketaren bururatze ekitaldi gisa, azken bisita gidatua proposatua da (10:00)eta Buhaminak emazte taldearen kontzertua (20:30)iraganen da.
Xehetasun gehiago eta erreserbatzeko ospitalea@le64.fr edo...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a
Badu orain zenbait urte, Amikuzeko ikastolak ibilaldi bat antolatzen duela ekain erditsutan, haur eta heldueri elkartzeko aukera emaiteko, baita ere Amikuzeko eskualdeak hobeki ezagutzeko. Hastapenean, hitzordua Behaskaneko lakuan emana bazen, orain Donapaleuko merkatu estalian eginen da, heldu den igandean, ekainaren 11n.
Lehen ibilaldia goizeko 8:30etan abiatuko da, 15 km egiten ditu eta deneri idekia da. Bigarrena, 10 kilometroko lasterketa proposatua da, goizeko 10etan. Haurrendako...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a
"Izpaxuriren" kantaldia Lohitzüneko elizan
Lohitzüne-Oihergi, Larribarre-Sorhapüru eta Uhartehiriko eskoletako burasoek kantaldi bat antolatzen dute ekainaren 2an, ostiralez, Lohitzüneko elizan (19:30). Berçaits anaiak, Pagolako Erresiñulak eta Laurent/Peio/Audrey hor izanen dira gauaren alaitzeko. Sartzea urririk izanen da.
Ondotik taloak eta edariak salgai izanen dira. Gau hortako sartze guziak, "Izpaxuri" burasoen elkarteari emanak izanen dira, ikasleen...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a
Kantaldia: Izarrak
Gerezi Besta bezperan, San Josep eskola pribatuko ikasleen gurasoek kantaldia antolatzen dute, ekainaren 3an, larunbatez (21:00), Itsasuko elizan. Izarrak taldeak eskainiko du bere kontzertua. Sartzeko txartelak salgai dira helbide huntan: concert.sanjosepitsasu.com 13 eurotan, tokian berean ere hartzen ahalko dira (20:00 goiti). Kitorik 12 urte...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a
Sortze
Etxebehereko Sophie eta David Haramboure lorietan ditugu duela hamabost bat egun beren bigarren haurra sorturik. Ttarrotua den Mattin semearen ondotik, alaba jin zaiote Emilie izendatu duten maiatzeko lili pollita.
Goresmenak burasoeri, agiantza hoberenak sortu berriari.
Izturitzeko merkatua
Hau hitzordu berria dugu. Merkatua Artetxeko aitzinean eginen da, euria balitz gelan. Salgai izanen dira: barazki, esneki, etxe...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a
"Bar gloria" liburua
Nerea Ibarzabal bertsulari eta idazlea, ekainaren 6an Mediatekan izanen da (18:00). Baionako "Irakur zaleak" klubak gomitatu du "Bar gloria" idatzi duen eleberriaz hitz egitera.
Maurizia etxe okupazioa
Herriko Etxearena den egoitza huts bat 15 bat gaztek okupatzen dute, Santa Ursulan kokatua da. 2015az geroztik hutsa den bastimenduan "Maurizia" deitu kultur proiektua abiatu nahi da.
Aitzineko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016